121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Gorraizko S.3-6.2 lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Gobernu Batzarraren 2023ko apirilaren 25eko bilkuran, hasiera batez onetsi dela hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena etxebizitzen dentsitatea handitzea Gorraizko S.3-6-2 lurzatian (sustatzailea: Construcciones Andia SA). Espedientea jendaurrean jarriko da Udalaren bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2308143