121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2023ko udako ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2023ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko udako ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua.

Onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak eta iradokizunak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan xedatuarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2023ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2308394