121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

93/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 10.704,41 euro gehitzen baitzaizkio Nafarroako udalek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko 2023ko deialdian baimendutako gastuari. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 35/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. DDBN identifikazioa: 677428.

Barneko zuzendari nagusiak otsailaren 22an eman 35/2023 Ebazpenaren bidez Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egin dezaten 2023an.

Ebazpenaren ebazpen zatiko laugarren puntuak ezartzen duenez, aurrekontuko zuzkidura horri 30.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, 3.a.1 puntuan aurreikusitako kasuetan eta b apartatuan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Aurkeztutako espedienteak baloratu ondoren, uste da baimendutako gastua ez dela nahikoa, eta, beraz, egokitzat jotzen da gastuari 10.704,41 euro gehitzea.

Ondorioz, batetik, 4.112,87 euro transferitu dira 054001 02500 4819 134100 partidatik (Dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeei), eta, bestetik, 6.591,54 euro 054001 02500 7819 134100 partidatik (Dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeei) 054001 02500 4609 134103 partidara (Udal jarduketa planak sustatzeko dirulaguntzak). Partidok Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekitaldirako gastu-aurrekontuari dagozkio.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren 56. artikuluan xedatutakoarekin bat, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateari arlo hauetan emandako eskumenak baliatzea: babes zibila, larrialdien arreta, suteen prebentzioa eta itzaltzea eta salbamendua.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 10.704,41 euro gehitzea Nafarroako udalek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko 2023ko deialdian baimendutako gastuari. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 35/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

3. Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute interesdun diren administrazio publikoek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.

4. Ebazpen hau igortzea Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura eta Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2308644