121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

"Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako onespena eta hari lotutako desjabetze-espedientearen hasiera

Iruñeko Udalak, 2023ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

«Ikusirik "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Iruñeko eta Burlatako udalen arteko hitzarmena, zeinaren bidez arautzen baita ‘Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko’ izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsekin finantzatua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan", 2023ko apirilaren 5ekoa; ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsiriko proiektua, eta ikusirik, orobat, proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Gobernuak emaniko balorazio-txostena eta espedientean jasotzen den gainerako dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Iruñeko 6. poligonoko 26. lurzatian 410,00 m² eta 6. poligonoko 1907. lurzatian 390.00 m² desjabetzeko espedientea hastea, bat etorriz metro horiek dagozkien lurzatien barnean duten kokapenaren xehetasunarekin. Kokapen hori ageri da espedientean jasotako planoan.

2.–Hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen eta horien jabeen banakako zerrenda zehatza proiektu honetarako: "Oinezkoen eta bizikleten ibilbidea Iruña eta Burlata Belosoko aldapatik lotzeko". Hona hemen:

LURRAK DESJABETZEAK UKITUTAKO TITULARREN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA

LURZATIAREN ZENBAKIA

TITULARRA

DESJABETU

BEHARREKO

AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

ERABILERA

1

Construcciones Azoz 2003 SL.

410

6

26

2

Pérez Cabañas Hnos. eta beste batzuk

390

6

1907

3.–Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4.–Baimentzea 14.560,00 euroko gastua 40/13400/619000 partidan (Iruñeko Udalaren 2023rako luzatutako aurrekontuko inbertsioak erabilera publikoko ondasunak eta azpiegiturak konpontzeko).

Osoko bilkurak aurrekontuko esleipena onetsi eta gero eginen da kontabilitate-dokumentua. Gastu hori 2023/24 gastu-proiektuan sartuta egonen da.

5.–Erabaki hau banaka jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietako batean, 15 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko xedapenen bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz».

Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Proiektuak eta Obrak, Mugikortasuna eta Jasangarritasuna alorreko idazkari teknikoa, Arancha Carrero Cabezas.

Iragarkiaren kodea: L2308115