121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2023an dirulaguntzak emateko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 696740.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/696740).

Xedea da prozedura garatzea dirulaguntzak emateko banakako ebaluazioaren araubidean, deialdi honetako B) atalean ageri diren jarduketak egiteko, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia, Juan Jose Echeverría Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2308091