121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte xedeetarako, 2023. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 699629.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/699629).

Olorizko Udalak, Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 26ko 2023-0025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen: deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, hezkuntza, kirol eta gizarte xedeetarako, 2023. urtean.

Oinarriak argitara emanen dira Olorizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Oloritzen, 2023ko maiatzaren 30ean.–Jarduneko alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2308456