121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 167.tik 173.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 24ko 65. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Zuastiko 2. poligonoko 167.etik 173.era bitarteko lurzatietarako xehetasun-azterketa (15.4 eremu homogeneoa). Jesús Sanz Lópezek sustatu du, eta haren helburua da lurzatietako gehieneko lerrokadurak aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Itzan, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2308149