121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aldaketa, Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen ordenantzaren 6. artikuluan. Behin betiko onespena

Irañetako Udalak, 2023ko urtarrilaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantzaren 6. artikuluan. Tarifak, Irañetako Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen ordenantzarenak (2023ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 14an).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onesten dira, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Irañetan, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

6. ARTIKULUAREN ALDAKETA TARIFAK, IRAÑETAKO BASOKOETXEA BORDAKO JOLAS JARDUERA PRIBATUEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARENAK

6. artikulua. "Tarifak, erroldatu gabekoentzat". Atal hau gehitzen da:

TARIFAK,
ERROLDATU GABEKOENTZAT

EGUN BAKARREKO ERRESERBA

EGUN BAT + GAUA

2 EGUN + GAU BAT
(salbuespeneko araubidea)

29 lagun baino gehiagoko taldeak

120 euro/eguna/taldea

170 euro

240 euro

Iragarkiaren kodea: L2308582