121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lur-ondasunen Erregistroko eta Katastroko datuen aldaketa jendaurrean

Alkatetzaren ebazpena, 2023ko maiatzaren 26koa, honako eremu honen katastroa antolatzeko: Arzozko herrigunearen, errepidearen, Opakuako bidearen, Kaxernako errekastoaren eta Arrobiko bidearen arteko eremua.

Ikusirik beharra dagoela honako eremu honen katastroa antolatzeko: Arzozko herrigunearen, errepidearen, Opakuako bidearen, Kaxernako errekastoaren eta Arrobiko bidearen arteko eremua; eta udal honetako alkate aldetik legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

Bat etorriz Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1.–Ofizioz hastea Lur-ondasunen Erregistroan egungo errealitatearekiko ezberdin edo zehaztasunik gabe inskribatutako oinarrizko datuak kolektiboki berritzeko prozedura, honako eremu honi dagokionez: Arzozko herrigunearen, errepidearen, Opakuako bidearen, Kaxernako errekastoaren eta Arrobiko bidearen arteko eremua.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, espedienteak ukitutako titularrek, argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztu ahal ditzaten jabetza tituluak eta bidezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak, bai eta planoan zehaztea erreklamatzen den jabetzaren kokapena ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Muetzen (Gesalatz), 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2308485