121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Urbanizazio proiektua, Orrioko UE ORR-4 unitatean. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2023ko maiatzaren 30eko 81/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Orrioko ORR-4 unitateko urbanizazio proiektua.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, eta epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Beraz, erabaki da iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluetan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2023ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2308451