121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Mugikortasunari eta Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2023ko otsailaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Doneztebeko mugikortasun eta trafikoko udal ordenantza. Ordenantza horren iragarkia 2023ko martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 52. zenbakian.

Doneztebeko Udalak, 2023ko maiatzaren 24ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Doneztebeko mugikortasun eta trafikoko udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2023eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2308434