121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen aprobetxamendua. Hirugarren enkantea

Aresoko Udalak, 2022ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen aprobetxamendurako enkantearen prozedurari hasiera ematea onetsi zuen.

Aprobetxamendua eta hori esleitzeko enkantea arautuko duten plegu teknikoak, Baso eta Ehiza Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 245/2022 Ebazpen bidez onartutakoak, eta Osoko Bilkurak onartutako baldintza administratiboen pleguak Aresoko Udalaren Idazkaritzan eskuragarri daude, hala nola www.areso.eus webgunean argitaratuta, interesdunen kontsultarako.

Lehenengo eta bigarren enkantea hutsik geratu ostean, kontratazio mahaiak hirugarren enkantera deitzen du.

Proposamenak Aresoko Udalean aurkeztuko dira, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogei egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 14:30ak baino lehen.

Enkantea egun berean eginen da, Aresoko Udalean, 15:00etan.

Areson, 2023ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2308767