121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Ordezko bake epailearen kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan, baldin eta behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen badituzte; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan. Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Allon, 2023ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2308457