121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 26ko 112/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, Iratxe Lerga Imás andrea baztertuta gelditu zen salbuespenezko oposizio-lehiaketaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduratik, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Iratxe Lerga Imás andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 26ko 112/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Iratxe Lerga Imás andrea baztertuta gelditu zen salbuespenezko oposizio-lehiaketaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozeduratik, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 29an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2308402