2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
S-8+9 AR10+11 sektoreko plan partzialaren araudia
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Mendabiako Udal Planaren hirigintza-araudia jasotzen duen testu bategina, behin betiko onetsi baitzen Udalbatzaren 2009ko azaroaren 26ko eta 2011ko uztailaren 28ko osoko bilkuretan (argitaratuak, hurrenez hurren, 2010eko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8koan, eta 2011ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Mendabian, 2022ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Plan partziala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2214708