2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Xehetasun-azterketa Gregorio Berisa etorbidean. Hasierako onespena
Azagrako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 15eko 0015/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen José Miguel Martínez Pradok sustatutako xehetasun-azterketa, Gregorio Berisa etorbideko 29. zenbakiko lurzatiaren lerrokadura mugatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Espediente hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, eta bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkezten ahal dira.
Azagran, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2000660