165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IGANTZI

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1) artikuluan aipatzen den ibilgailu abandonatuaren gaineko errekerimendua jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazpen hau argitaratzen da:

Jabea: M. Lourdes Pintos Barbero. Matrikula: SS-3661-AU. Abandonatua dagoen helbidea: Berrizaun auzoa, 25 (ATM).

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean abandonatua dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Igantzin, 2016ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi.

Iragarkiaren kodea: L1609582