II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN
Behin betiko onespena. Iharnozko 10. poligonoko 7 eta 156. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, PYC-E.G.S., S.L.k sustatua
Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko urriaren 4an egindako bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala iritzita, behin betiko onestea erabaki zuen Iharnozko 10. poligonoko 7 eta 156. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, PYC - E.G.S., S.L.k sustatua, hirigintza eta zuzenbideko txostenetan diren zehaztapenak kontuan hartuz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio.
Noainen, 2006ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0616417