169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

110/2020 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, hasiera ematen diona espediente honi: Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbide tartean, 8. adarrean eta 11. adarrean Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cabrega) eta Mendazan (Ubago).

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horiek erabiliz, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak beharrezkotzat jo du lanak hastea.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera ematea espediente honi: Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbide tartean, 8. adarrean eta 11. adarrean Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean, Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cabrega) eta Mendazan (Ubago). Denak Nafarroako Foru Komunitatean daude.

2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari, Torralba del Rioko, Mirafuentesko, Lodosako, Los Arcosko, Sesmako, Muesko (Cábrega) eta Mendazako (Ubago) udalei eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegoari.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Iruñean, 2020ko ekainaren 25ean.–Ingurumeneko zuzendaria, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2007200