96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

918/2026 EBAZPENA, 2026ko apirilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko kontratuen 2026rako deialdia onetsi eta haren gastua baimentzen da. Kontratuak Banco Santanderrekin batera finantzatuko dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2026ko martxoaren 26an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko kontratuen 2026rako deialdia onestea erabaki zuen. Kontratuak Banco Santanderrekin batera finantzatuko dira.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Juridikoak egindako aldeko txostenaren arabera.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Barne Kontrolerako Zerbitzuko zuzendariak aldeko fiskalizazioa eginda.

Ikerketako errektoreordeak proposaturik.

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak (estatutuak 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsi zituen, eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 21eko erabaki batek aldatu) ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko kontratuen 2026rako deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin bat etorriz. Deialdian esleipen berriko doktoratu aurreko 20 kontratu jasotzen dira, eta kontratu bakoitzak lansari hauek izanen ditu:

–Kontratuaren lehenbiziko urtean: urteko soldata gordina 19.007,22 euro-koa izanen da (1.357,66 euro-ko 14 ordainsaritan), eta Gizarte Segurantzako kuota, 7.383,45 euro-koa (NUPek ordainduko du enplegatzailea den aldetik).

–Kontratuaren bigarren urtean: urteko soldata gordina 19.007,22 euro-koa izanen da (1.357,66 euro-ko 14 ordainsaritan), eta Gizarte Segurantzako kuota, 7.403,90 euro-koa (NUPek ordainduko du enplegatzailea den aldetik).

–Kontratuaren hirugarren urtean: urteko soldata gordina 20.364,88 euro-koa izanen da (1.454,63 euro-ko 14 ordainsaritan), eta Gizarte Segurantzako kuota, 7.545,00 euro-koa (NUPek ordainduko du enplegatzailea den aldetik).

–Kontratuaren laugarren urtean: urteko soldata gordina 25.456,10 euro-koa izanen da (1.818,29 euro-ko 14 ordainsaritan), eta Gizarte Segurantzako kuota, 8.576,16 euro-koa (NUPek ordainduko du enplegatzailea den aldetik).

–Kontratua bukatzeagatiko kalte-ordaina: 3.347,65 euro.

Horrez gain, diru-kopuru gehigarri bat egonen da tutoretza akademikoaren matrikularen kostua ordaintzeko: urtean 323,35 euro, eta 4 matrikula oso ordaintzeko gehienez ere.

Deialdi honetan kontratuen onuradun izan eta, gainera, Nafarroarentzat interesa duten doktoretza-programetan parte hartzeko laguntzen (Nafarroako Gobernua) 2026ko deialdian edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzen (Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioa) 2025eko deialdian onuradun diren pertsonek, baldin eta NUPera atxikirik egonen badira, ikerketa-gastuetarako lansari gehigarri bat jasoko dute, gehienez 5.000 euro-koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren funtsekin finantzatua, doktoretzaren azken bi urteetan gastatzeko, deialdiaren 10. oinarriarekin bat etorriz.

Bigarrena.–Deialdiak osotara 2.387.699,24 euro-ko gastua sortuko du, betiere horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago aurrekontuetako partida hauetan:

  • 2026.
    • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 63.308,20 euro.
    • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza: 24.560,07 euro.
    • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak: 6.467,00 euro.
  • 2027.
    • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 380.144,35 euro.
    • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza: 147.730,78 euro.
    • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak: 6.467,00 euro.
  • 2028.
    • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 384.666,37 euro.
    • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza: 148.554,75 euro.
    • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak: 6.467,00 euro.
  • 2029.
    • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 424.255,07 euro.
    • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza: 154.388,53 euro.
    • 303000/0320/48123 Matrikularako laguntzak: 6.467,00 euro.
  • 2030.
    • 303000/0320/13110 Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 491.287,15 euro.
    • 303000/0320/16000 Gizarte Segurantza: 142.935,97 euro.

Hirugarrena.–Aurreikuspenen arabera, 2026ko azaroaren 1ean hasiko dira kontratuak.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko baldin eta deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa badago.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Gizarte Kontseiluari, Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari eta Barne Kontrolerako Zerbitzuari.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta eranskin gisa ageri diren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitara daitezela agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

EBAZPENAREN ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO DOKTORATU AURREKO KONTRATUEN 2026KO DEIALDIA (KONTRATUAK BANCO SANTANDERREKIN BATERA FINANTZATUKO DIRA)

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barnean, Ikerketa Batzordeak ikertzaile gazteen prestakuntza beharrezkotzat jo du beti lehentasunezko jarduera gisa. Zalantzarik gabe, orain arte erabilitako tresna eraginkorrena 1999az geroztik urtero egiten den deialdia da, ikertzaileak prestatzeko kontratuak ematen dituena. Gainera, deialdiak bateragarria izan behar du prestakuntzan dauden ikertzaileek beren lana garatzeko baldintza duinak izatearekin, jaso behar dituzten ordain ekonomiko eta onura sozialei dagokienez, eta aintzat hartu behar ditu ikertzaileei eragiten dieten goragoko lege esparruak ere.

2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren bidez, Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua onetsi zen.

2022ko irailaren 7an, indarrean sartu zen 2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legea, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legea aldatzen duena. Lege horretan egindako aldaketen artean daude, besteak beste, doktoratu aurreko kontratuaren barrenean Doktoratu Ondoko Orientazio Aldia sartzea eta doktoratu aurreko kontratua amaitzeagatiko kalte-ordaina; hala, doktoratu aurreko ikertzaileei lan-eskubide berriak bermatu zizkieten.

Hori guztia kontuan hartuz, doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko kontratu batzuetarako deialdi hau onestea proposatu du Ikerketa Batzordeak.

1.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko kontratuen 2026ko deialdia haren xedapenek arautuko dute, eta kontratuak emateko behar adinako aurrekontua egon behar da.

Lehenbiziko eskaerako 20 kontratu emateko deialdia egin da doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Aurrekontuko baliabideen arabera, baliteke laguntza gehiago ematea.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

2.1.1.–2026-2027 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egotea, edo programa horretako onarpena eskatua izatea eskabideak aurkezteko epearen barrenean, eta baldintza hauetako bat betetzea:

a. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izatea.

b. 2025-2026 ikasturtean doktoretzarako sarbidea ematen duen master batean matrikulatua egotea. Eskatzaileak masterra amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatua egon behar du, Master Amaierako Lanaren kredituak barne, eta 2026ko uztailaren 31 baino lehen amaitu beharko ditu ikasketak.

Kontratua esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2026-2027 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute kontratuen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean. Doktoretza-programaren matrikula NADOEk ezarritako epe arruntetatik kanpo egin ahal izateko, doktoretzaren onarpen eskaera aurkeztu beharko da; matrikula egiteko, beharrezkoa izanen da doktoratu aurreko kontratua lortzea.

2.1.2.–Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriren bat jaso dutenek 12 hilabetez edo gehiagoz.

12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, deialdi honetan jasotako doktoratu aurreko kontratuaren eta haren luzapenen gehieneko iraupenari kendu eginen zaio eskatzailea kontratatua egon den denbora (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoratu aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

2.1.3.–Momenturen batean ikusten bada eskatzaileak ez dituela baldintzak betetzen, eskatzaile hori hautaketa-prozesutik kanpo geldituko da.

2.2.–Baldintza gehigarriak:

2.2.a) 2026ko abuztuaren 31 baino lehen bukatuko ez den deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa-proiektu baten barrenean kokatu behar da doktoretza-tesia, eta horretarako beharrezkoa izanen da proiektuaren arduradunaren oniritzia. Proiektu mota eskaeraren ebaluazioan hartuko da kontuan, oinarri hauen 6. apartatuan adierazten den bezala. Estatuko Planeko proiektuen eskaerek babestutako eskaerak tramitera onartuko dira, betiere proiektuen behin-behineko ebazpen-proposamenaren zain: kasu horretan, bigarren proiektu bat adierazten ahalko da, zeina subsidiarioki baloratuko baita Estatuko Planaren proiektua ematen ez bada.

2.2.b) Arestian aipatutako ikerketa-proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Navarrabiomeden garatu beharko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2026ko katalogoan erroldatutako ikerketa-talde batek edo Navarrabiomedeko langile bat buru duen talde batek; horretarako, proiektuaren ikertzaile nagusiak doktore izan beharko du, eta kontratuaren onuraduna atxikitzen den ikerketa-taldeko eta ikerketa-institutuko edo Navarrabiomedeko kide izan. Tesia osasunaren arloan garatzen bada, zilegi izanen da ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusia ikerketa-institutu bati loturik ez egotea. Unibertsitateko talde batek baino gehiagok parte hartzen duten proiektuetan, Ikerketa Batzordeari eskatzen ahalko zaio onuraduna proiektuan parte hartzen duen taldeetako edozeini atxikitzeko, nahiz eta ez izan proiektuaren arduradunaren taldea.

2.2.c) Aurreko bi baldintzak betetzen ez badira, Unibertsitateko ikerketa-talde bateko arduradun batek babestutako izangaien eskabideak onartuko dira, baldin eta talde hori 2026ko Taldeen Sustapen Planaren onuradun izan bada.

2.2.d) Eskatzaileak bere gain hartuko du eskaeran aurkeztutako ikerketa-proiektuak oinarri honen a) eta b) apartatuetan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko ardura. Izan ere, hala ez bada, ezin izanen du proiektua aldatu akatsak zuzentzeko epean.

2.2.e) Oro har, ezin izanen dira aldatu ez zuzendaria, ez ikerketa-proiektua, ez eta kontratuaren eskaera hasieran bermatu zuen ikerketa-taldea ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik. Ikerketa Batzordeak aldaketa egiteko eskaera aztertuko du, eta behar den proposamena igorriko dio Ikerketako errektoreordeari, zeinak dagokion ebazpena emanen baitu.

2.3.–Kontratuaren zuzendariak bete beharreko baldintzak:

2.3.a) Doktoratu aurreko kontratuaren zuzendaria doktoregaiaren tesiaren zuzendaria izanen da, eta deialdi honen I. eranskinean jasotako kontratu loturetako bat izan beharko du, arduraldi osokoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lotura izanen duena doktoratu aurreko kontratua amaitu arte. Doktoratu aurreko kontratuaren zuzendariak ikerketa-talde batean erroldatuta eta NUPeko ikerketa-institutu bati atxikita egon beharko du eskaerak aurkezteko epearen barnean, salbu eta tesia osasunaren arloan egiten bada. Zuzendaria Navarrabiomedeko ikertzailea bada, erakunde horretako talderen batean egon beharko du erroldatuta. Eskaerak aurkezteko epearen barnean ikerketa-institutu bati atxikitzeko eskatu duten zuzendariek babestutako izangaien eskaerak onartu eginen dira, betiere baieztapenaren zain.

2.3.b) Kontratuaren zuzendari bakoitzak ezin izanen du ez babestu ez zuzendu deialdi honen babesean emandako esleipen berriko kontratuaren onuradun bat baino gehiago, ezta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren deialdi honetako eta aurreko deialdietako doktoratu aurreko kontratuaren bi onuradun baino gehiago ere.

2.3.c) Ezin izanen dira kontratuaren zuzendari izan eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko 3 urteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Prestatzeko Kontratuen Programaren barnean tesi baten zuzendari izan diren ikertzaileak, baldin eta lau urteko kontratua amaituta eta justifikatutako arrazoirik gabe doktoregaiak ez badu bere doktoretza-tesia gordailutu.

3.–Kontratuen araubide juridikoa.

3.1.–Kontratuen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, bai eta Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutuan ezartzen den beste edozein ere (2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsi zuen estatutu hori).

3.2.–Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoratu aurreko kontratuak, bai eta 2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legean ezarritakoak ere –lege horrek aipaturiko 21. artikulua aldatu zuen–.

3.3.–Kontratatutako pertsonari bere kontratuaren zuzendariaren ikerketa-talde bera esleituko zaio, eta hura atxikia dagoen sail berari atxikia geldituko da. Zuzendaria Navarrabiomedekoa izanez gero, dagokion Navarrabiomedeko taldea esleituko zaio, eta bere tesiaren tutorea atxikia dagoen NUPeko sailari atxikia geldituko da. Halaber, hala badagokio, kontratatutako pertsona bere zuzendariaren ikerketa-institutuari atxikitzen ahalko zaio.

3.4.–Deialdi honetan jasotzen diren kontratuek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5.–Deialdi honen babesean kontratu bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturik dauden eta xede bera duten beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta kontratuaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu, zuzendariaren oniritziarekin; hona hemen salbuespenak:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+Gko proiektuetako parte-hartze baimenduak eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Bestelako jarduerengatik noizean behin jasotako ordainsariak, betiere Ikerketako errektoreordearen ustez emandako kontratuaren xedea garatzeari traba egiten ez badiote.

–Astean gehienez 2 orduko arduraldi partziala duten aldi baterako kontratuak, betiere emandako kontratuaren xedea garatzeari traba egiten ez badiote.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Telematikoki aurkeztu behar dira eskaerak, Banco Santander programaren "Open Academy" plataformaren bidez: https://www.santanderopenacademy.com.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Inprimaki normalizatua, behar bezala betea eta sinatua. Hemen dago:

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=9047&entity=1096&lang=eu

Doktoratu aurreko kontratuaren zuzendariak oniritzia adieraziz gero eskaera egiteko inprimakian, ulertuko da sinatzaileak tutore izatea onartzen duela Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutuak eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen dituela.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia. Hemen dago:

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=9047&entity=1096&lang=eu

Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskabideak aurkezteko epean agiri bidez egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Merezimenduak ez egiaztatzea ez da baztertzeko arrazoia, eta, beraz, ez da inola ere eskatuko egiaztapen-falta hori zuzentzeko.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Doktoretzako ikasketetara sartzeko titulazioaren edo titulazioen kopia, kontratua eskatzeko inprimakian adierazitakoaren eta IV. eranskinaren arabera. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Doktoretzako ikasketetara sartzeko titulazioaren edo titulazioen ziurtagiri akademiko zehaztuaren kopia, aurreko apartatuaren arabera. Ziurtagiri horretan, lorturiko kalifikazioak jaso beharko dira, bai eta noiz lortu diren ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eskatzen ahal da:

https://universidades.sede.gob.es/pagina/index/directorio/Equivalencia–notas–medias/language/eu–ES

Ziurtagiriak prozeduraren fitxaren bidez eta eskaerak egiteko epean aurkeztu beharko dira; bestela, ez dira kalifikazioak kontuan hartuko.

f) Eskatzaileak egindako ikasketen promozioko batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

2024-2025 ikasturteko master bereko promozioaren batezbestekoa onartzen da, baldin eta 2025-2026 ikasturtean masterra amaituko duten eskatzaileei ezinezkoa bazaie oraingo ikasturteko batezbestekoa izatea.

Ziurtagiriak prozeduraren fitxaren bidez eta eskaerak egiteko epean aurkeztu beharko dira; bestela, ez dira kalifikazioak kontuan hartuko.

g) Aitorturiko desgaitasun mailaren egiaztagiria eta desgaitasunari buruzko datuen tratamenduaren onespena, halakorik egonen balitz.

h) Lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

2.1.1.b) apartatuan jasotako egoeran dauden eskatzaileek egoera hori egiaztatzen duen kopia emanen dute eskaera egiteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatutakoek izan ezik. Beren espediente akademikoaren ziurtagiria eta masterraren aurreko ikasketen promozioko batez besteko nota entregatuko dituzte eskabideak aurkezteko epearen barnean. Gainera, abuztuaren 7a baino lehen, aurreko d, e eta f apartatuetan adierazitako dokumentazioa aurkeztuko dute Unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez.

Zuzendariaren merezimenduak Ikerketa Zerbitzuak baloratuko ditu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketa kudeatzeko duen datu-basean jasotakoaren arabera, deialdi honen II. eranskinean zehaztutako baremoarekin bat. Navarrabiomedeko zuzendarien kasuan, Navarrabiomedek emandako merezimenduak baloratuko dira.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina zirkunstantzia hori jakinarazi beharko dute idazki baten bidez. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako itzulpen soila erantsi beharko da, eta Ikerketa Batzordearen esku utziko da zinpeko itzulpena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Prozeduraren edozein fasetan, eskaerak aurkezteko epean aurkeztutako egiaztagirien jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatzen ahalko die Ikerketa Zerbitzuak interesdunei.

Aurkeztutako informazioa faltsua bada edo dokumenturen bat manipulatu bada, eskatzaile horrek galdu eginen du hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskubidea, eta dagokion erantzukizuna eskatzen ahalko da.

6.–Izangaien hautaketa.

6.1.–Kontratuak 7 talderen artean banatuko dira: NUPeko 6 ikerketa-institutuak eta talde gehigarri bat osasun arloko eskaeretarako; azken talde horren barnean Navarrabiomedi atxikitako eskaerak ere sartuko dira. Kontratuak banatzeko, talde bakoitzean tramitera onartutako eskaerei D’Hondt sistema aplikatuko zaie, eta baldintza hau errespetatuko da: talde bakoitzak gutxienez kontratu bat izatea, zeina talde bakoitzean espediente ponderatu hoberena duenari emanen baitzaio. Eskaerak 7 taldeetako bakoitzari esleitzeko (6 institutu gehi osasun taldea), kontuan hartuko da kontratuaren zuzendaria zer ikerketa-instituturi dagoen atxikia.

Gainera, kontratu bat gordeko da %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, eta baldintza hori betetzen duten eskabide guztien artean espediente ponderatu hoberena duenari emanen zaio, kontratua zein taldetan eskatu duten kontuan hartu gabe.

6.2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak eginen du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

a) Doktoretzako ikasketetara sartzeko titulazioaren edo titulazioen espedientearen batez besteko nota ponderatua, IV. eranskinaren arabera: 5 puntu.

Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

Nota ponderatua = (IN + 5 DN) / 2

Non IN ikaslearen batez besteko nota den (doktoretzara sartzeko behar diren titulazio guztiak barne hartuta), eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati bere arloan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax.

Talde guztietako izangai guztiek 6,5eko batez besteko nota (IN) edo hortik gorakoa eduki behar dute kontraturako hautagai izateko.

Aurkeztutako espediente hoberena zein den kalkulatzeko, prozedura berari jarraitu behar zaio, baina kasu horretan Dmax arlo guztietan onartutako izangai guztien IN-NT desbideratzerik altuena izanen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Irakaskuntza Zerbitzuak emanen baitu. Ezarritako ponderazio formula aplikatuko zaie.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa epe barnean aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioaren batez besteko notaren (NT) egiaztagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei, promozioaren batez besteko nota gisa bi hauen artean handiena den balioa aplikatuko zaie: deialdi honetako beren taldeko beste izangaiei aplikatutako promozioaren batez besteko nota altuena edo eskatzaileak lortutako batez besteko nota indibiduala.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-ikasketetan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko unibertsitateko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera (IV. eranskina).

Eskatzaileak 5.e) apartatuan adierazitako beharrezko dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitateak ez du hura egiaztatzeko eskatuko, eta espedienteari 0 puntu emanen zaizkio.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira talde bakoitzean. 5 puntu emanen zaizkio espediente hoberenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Normalizazio hori eskatzaile guztien artean eginen da, tramitera onartutako eskaera guztien artean espediente hoberenarentzako kontratua nori eman erabakitzeko.

b) Izangaiaren ikerketa-merezimenduak: 0,3 puntu gehienez.

(Deialdiaren II. eranskinak ezartzen duenaren arabera).

c) Zuzendariaren balorazioa: 2 puntu gehienez.

(talde bakoitzari dagokiona).

(Deialdiaren III. eranskinak ezartzen duenaren arabera).

d) Ikerketa-proiektua edo hitzarmenak: 1 puntu gehienez.

–Esparru Programa (EB), edo antzeko baldintza- eta lehia-ezaugarriak dituen beste programaren bat: 1.

–Estatuko Plana: 0,8.

–Nafarroako Gobernua: 0,5.

–Beste proiektu batzuk (83. artikuluaren araberako kontratuak edo hitzarmenak): 0,3.

–Proiektu bati atxiki gabeko eskabideak, 2026ko Taldeen Sustapen Planaren onuradun den ikerketa-talde batek babestuak daudenak, zero punturekin baloratuko dira apartatu honetan.

6.3.–Kontratua eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan, IV. eranskinaren arabera.

Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Batez besteko nota = ∑ (irakasgaiaren kreditu kopurua x nota)/ tituluaren kreditu kopuru totala

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "Gainditua" kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

–Ohorezko matrikula: 10.

–Bikain: 9,25.

–Oso ongi: 7,75.

–Gainditua: 5,75.

6.4.–Eskatzaileek espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie. Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, kontratua ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1.–Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eskatzaileen eta eskatu den kontraturako ezarritako baldintzaren bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Banco Santanderren Open Academy plataforman argitaratuko da. Ebazpen horretan 10 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

7.2.–Ikerketa Batzordeko Batzorde Iraunkorrak ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta ebazpen baten bidez onetsiko du tramitera onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Banco Santanderren Open Academy plataforman argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek zilegi izanen dute aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3.–Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean gehienez ere, izangaien puntuazioak eta kontratuen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko dira Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez. Ebazpena Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Banco Santanderren Open Academy plataforman argitaratuko da, eta gehienez ere 10 egun balioduneko epea izanen dute interesdunek erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.4.–Ikerketa Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko ditu, eta behar den proposamena bidaliko dio Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako kontratuen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Banco Santanderren Open Academy plataforman argitaratuko da, eta, haren aurka, interesdunek zilegi izanen dute aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5.–Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan https://www.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?languageId=100001 eta Banco Santanderren Open Academy plataforman https://www.santanderopenacademy.com argitaratzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

8.–Doktoratu aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1.–Kontratuaren xedea doktoratu aurreko kontratu bat formalizatzea izanen da.

8.2.–Kontratuaren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartuak izateko aukera ematen dien titulua dutenek ikerketa-lanak egitea proiektu espezifiko eta berritzaile baten barnean. Kontratatuak prestakuntzan dauden doktoratu aurreko ikertzaileak izanen dira.

Prestakuntzan dagoen doktoratu aurreko ikertzaileak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari doktoretza-programan onartua dela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren arduradunak emana, edo doktoretza edo graduondoko eskolak, hala badagokio. Kontratuek eta luzapenek osotara lau urte iraunen dute gehienez. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenetatik espediente ponderatu hoberena duenari emandako kontratuaren kasuan, ordea, 5 urte irauten ahalko du kontratuak.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta lau urteko iraupena izanen du gehienez. Beharrezkoa izanen da doktoretza-programako Batzorde Akademikoak, edo, bestela, doktoretza-eskolak urtero aldeko txostena egitea, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Lehenago doktoratu aurreko kontratu paretsu bat izan duten onuradunen kasuan, lau urte horiei kendu eginen zaie kontratatuak egon diren denbora. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

Doktoretza-titulua lortzeak amaiera emanen dio ikertzaileen prestakuntza-etapari, eta, une horretatik aurrera, doktoratu ondoko etapari heltzen ahalko dio, zeinak, gehienez ere hamabi hilabetez, doktoratu ondoko orientazioa ematea izanen baitu xede. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena ezin izanen da aurreko paragrafoan adierazitako gehienekoa baino luzeagoa izan.

8.3.–Kontratuaren indarraldia honako kasu hauetan bukatuko da:

–Kontratuaren gehieneko epea betetzen denean.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo tesia irakurri baino lehen doktoregaia doktoretza-programan matrikulatua ez badago.

–Doktoregaiak doktoretza-programako Batzorde Akademikoak egindako aurkako txostena jasotzen badu.

–11. artikuluan jasotako baldintzak betetzen ez badira, eta horrek Ikerketa Batzordearen iritziz kontratua amaitzea ekartzen badu.

8.4.–Doktoratu aurreko kontratuak lau urteko iraupena du gehienez ere (bost urtekoa, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenetatik espediente ponderatu hoberena duenari emandako kontratua bada), eta bitarte horretan ordainsariek ez dute gaindituko 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa.

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.357,66 euro gordineko 14 ordainsari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.454,63 euro gordineko 14 ordainsari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.818,29 euro gordineko 14 ordainsari.

–Kontratuaren bosgarren urtean, baldin eta %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenetatik espediente ponderatu hoberena duenari emandako kontratua bada: 1.818,29 euro gordineko 14 ordainsari.

Unibertsitateak hartuko ditu bere gain Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotak, indarrean daude legeetan ezarritako baldintzetan.

9.–Matrikularen gastuetarako laguntza.

Deialdi honen onuradunek laguntza gehigarri bat izanen dute doktoretza-ikasketen ondoriozko matrikula gastuak finantzatzeko: tutoretza akademikoko matrikula Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Laguntza gehigarri hori 2026-2027 ikasturtetik aurrera aplikatuko da. Doktoratu aurreko ikertzaileak kontratatzeko laguntza indarrean den bitartean emanen da, eta onuradun bakoitzeko 4 matrikula oso ordaintzeko gehienez ere (bost matrikula oso, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenetatik espediente ponderatu hoberena duenari emandako laguntzaren kasuan).

10.–Doktoratu aurreko kontratuen beste deialdi publiko batzuetan parte hartzeko pizgarriak.

Prestakuntzan dauden ikertzaileek NUPetik kanpoko doktoratu aurreko beste kontratu batzuk eska ditzaten sustatzeko eta, horrekin batera, Unibertsitatearen beraren baliabide ekonomikoak optimizatzeko, jarraian deskribatutako neurri pizgarria onesten da.

Deialdi honetan kontratuen onuradun izan eta, gainera, Nafarroarentzat interesa duten doktoretza-programetan parte hartzeko laguntzen (Nafarroako Gobernua) 2026ko deialdian edo Unibertsitateko langileen prestakuntzarako laguntzen (Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioa) 2025eko deialdian onuradun diren pertsonek, baldin eta NUPera atxikirik egonen badira, ikerketa-gastuetarako lansari gehigarri bat jasoko dute, gehienez 5.000 euro-koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren funtsekin finantzatua, doktoretzaren azken bi urteetan gastatzeko.

Lansari gehigarri hori eskuratu ahal izateko, deialdi honen onuradunek lehen aipatutako bi deialdietako kontratu bat onartu beharko dute (Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzak edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzak) eta NUPen garatu, eta uko egin beharko diote NUPek emandako doktoratu aurreko kontratuari.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1.–Onuradunek kontratua onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontratuen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

11.2.–Onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Kontratuaren helburu den ikerketa-lana egiteko xedez, kontratua emateko ebazpenean eta kontratuan adierazten den egunean bertan hastea lanean Nafarroako Unibertsitate Publikoan, hori baita lantoki ofiziala; une horretan hasten ez badira, kontratuari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, kontratuari uko egiten diotela ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik hura sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez badute.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, kontratuaren zuzendariaren oniritziarekin, lanean hasteko eguna atzeratzeko baimena ematen ahalko du, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun egoerak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

Ikertzaileren batek lan-baimena ematen duen bizileku-baimena eskuratu behar badu, 4 hilabeteraino luzatzen ahalko da jardunean hasteko epea.

b) Beren lana aprobetxamenduz egitea esleituriko ikerketa-taldean eta, halakorik bada, ikerketa-institutuan.

c) Kontratuarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, kontratuaren zuzendariaren baimenik ez badute.

d) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, kontratuaren zuzendariak eta lana burutzen ari den ikerketa-taldeko arduradunak ontzat emanak.

e) Doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

f) Urtero, eskatzen zaien epean, lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea.

g) Kontratuak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla (Nafarroako Unibertsitate Publikoko produkzio zientifikoan sinadura normalizatzeko jarraibideekin bat etorriz) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Banco Santanderrek finantzatu dituztela.

h) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jartzea, NUPen Academica-e biltegi instituzionalean gordailutuz argitaratutako artikuluen kopia bat (ofizioz igotzen ez badute) edo, beharrezkoa bada, argitaratutakoaz bestelako bertsio bat, artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordailutuko dira.

Hona hemen gai horri buruzko xehetasun gehiago:

https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001

i) Kontratuaren aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztea, kontratuaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera. Doktoretza-tesia defendatu eta gainditu dela egiaztatzeak txostena aurkeztea ordezkatuko du.

j) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea 4 urteko epean gehienez ere doktoratu aurreko kontratuaren hasiera egunetik kontatzen hasita.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, kontratuaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

11.3.–Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, esleitutako kontratua ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera –2005eko azaroaren 9ko foru legea da, eta dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen du–. Kasu horretan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emanen du, dagokion espedientea izapidetu ondoren, bidegabeki jasotako diru kopuruak baliogabetzeko eta itzultzeko, eta hartan adieraziko du zer baldintza eta epe bete behar diren diru sarrera egiteko. Ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du, eta zilegi da haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita.

11.4.–Lortutako kontratuari uko egiten diotenek kontratuaren zuzendariaren sinadura duen idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, idazki horretan, uko egitearen arrazoiak eman. Kontratuari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, kontratuak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere. Era berean, kontratua hasi eta hurrengo 6 hilabeteetan gertatzen diren uko egiteak, deialdi honen 10. oinarrian adierazitako deialdietako batean kontraturen bat onartzearen ondoriozkoak badira, deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte, kontratuak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere.

11.5.–Kontratuen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote kontratuaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak kontratuen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko ikertzaile kontratatuei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

12.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte kontratuen onuradunek.

13.–Kontratua etetea.

Kontratuen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren babes ekintzako araubideko prestazioak jasotzeko, hartan ezarritako moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21 c) artikuluaren arabera, kontratuaren iraupenaren zenbaketa eten eginen da egoera hauetakoren bat gertatzen bada kontratuak irauten duen bitartean: aldi baterako ezintasuna; lanaldi osoko baimena hartzea haurdunaldiagatik, haurdunaldian edo esnea emateko aldian arriskua izateagatik, haur baten jaiotzagatik, amatasunagatik, aitatasunagatik, haur bat adopzioan edo harreran hartzeagatik edo adopzio xedez zaintzeagatik edo esnea emateko baimena lanaldi osoetan metatua izateagatik, edo halako zerbaitekin zerikusia duen antzeko egoeraren batengatik; lanaldi osoko baimena hartzea kontziliazioagatik edo adingabeak, senideak edo mendeko pertsonak zaintzeagatik; eszedentzia hartzea seme-alabak edo senideak zaintzeagatik; eta genero indarkeriagatik.

Kontratuak irauten duen bitartean, ondoren adieraziko diren arrazoiengatiko baimenak lanaldi murriztuan hartuz gero, kontratua luzatu eginen da murriztu den lanaldi-zatiaren baliokide den denboran: haur baten jaiotza; amatasuna; aitatasuna; haur bat adopzioan edo harreran hartzea edo adopzio xedez zaintzea; lanaldia murriztea esnea emateko; haur goiztiarraren jaiotza edo haurra ospitaleratzea erditzearen ondoren; legezko zaintza; minbizia edo gaixotasun larria duten adingabeak zaintzea; gaixotasun larria duten edo istripu bat izan duten senitartekoak edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzea; genero indarkeria; edo lanaldia murriztu bada antzeko arrazoiren batengatik, edo kontziliazioagatik, edo adingabeak, senideak edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzeagatik.

Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko erregistro elektronikoan aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago beranduenez.

14.–Irakasle lanean laguntzea.

14.1.–Kontratu hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntzarako xedez irakasle lanean laguntzeko, betiere kontratuaren zuzendaria eta inplikatutako saileko zuzendaria ados badaude. Laguntza hori indarrean dagoen legediaren arabera eginen da.

14.2.–Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12an onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da egoitza elektronikoan, aipatutako prozeduran ezarritakoaren arabera.

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8661&entity=1096&lang=eu

15.–Datuen babesa.

Deialdi honetako parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak araudi hauei jarraikiz tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (aurrerantzean, DBEO); eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu horren helburua ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta haren oinarri juridikoa, hau da, interes publikoko misioa, DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, ikertzaile gazteei prestakuntza ematea da, prestakuntzan dauden ikertzaileentzako kontratuen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoari jarraikiz.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer kontratu esleitu diren eta haien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

Halaber, aditzera ematen da deialdi honek Banco Santanderren laguntza eta finantzaketa duela. Hortaz, deialdian parte hartzeak berekin dakar Banco Santanderrek ere parte-hartzaileen datuak tratatzea. Datuen tratamendu horri dagozkion eskubideak alegatzeko, helbide elektroniko hau erabiltzen ahalko da: privacidad@gruposantander.es, bat etorriz Banco Santanderren datuak babesteko politikarekin https://www.santander.com/es/landing-pages/politica-de-proteccion-de-datos.

Banco Santanderrek babesa eta finantzaketa eman ditzan, Open Academy beka-plataformaren https://www.santanderopenacademy.com bidez kudeatu behar dira kontratuak. Finantzaketa eta laguntzak emateko modua eta baldintzak NUPen eta Banco Santanderren arteko harreman konbentzionalean daude islatuak.

Beken plataforma kudeatzeko datu pertsonalen tratamenduen erantzule dira bai NUP eta bai Banco Santander. Horren ondotik beste tratamenduren bat eginen balu Banco Santanderrek, bankua bera izanen da tratamendu horren erantzule bakarra. Kontratua gauzatzea eta bankuaren beraren interes legitimoa har litezke oinarri halako tratamenduak egiteko, DBEOren 6.1 artikuluko b) eta f) apartatuen arabera. Geroago bankuak berriz erabili nahi balitu datu pertsonal horiek, datuak zein testuingurutan lortu dituen hartu beharko luke kontuan, eta behar bezala neurtu zer helbururekin eskuratu dituen eta zer helburuk justifikatzen duten datuok berrerabiltzea.

16.–Deialdiaren baldintzak onartzea.

Eskatzaileek eta kontratuaren zuzendariek deialdi honetan parte hartzeak deialdiaren baldintzak onartzea dakar berekin, baita deialdiaren oinarriak eta ondoriozko gainerako arauak betetzeko konpromisoa hartzea ere.

17.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan eta Banco Santanderren Open Academy plataforman ere.

18.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, interesdunek zilegi dute aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA.–DOKTORATU AURREKO KONTRATUAREN ZUZENDARIAREN KONTRATU-LOTURA

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean kontratu-lotura hauetako bat duten zuzendariak baizik ezin izanen dira babesle izan:

UK

Unibertsitateko katedraduna

UT

Unibertsitateko titularra

IKI

Irakasle kontratatu iraunkorra

KID

Irakasle kontratatu doktorea

ORD

Irakaslanerako ordezko irakasleak (LOU)

ILD

Irakasle laguntzaile doktorea

IF

Ikertzaile finkoa

RYC

Ramón y Cajal

AND

Andia laguntzaren onuraduna

NB

Navarrabiomedeko plantillako ikertzailea edo areagotze programa bateko Navarrabiomedeko osasun-langilea

Ezin izanen dira kontratuaren zuzendari izan arestian aipatutakoez bestelako lotura bat duten ikertzaileak.

II. ERANSKINA.–ESKATZAILEAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

Izangaiaren ikerketa-merezimenduak: 0,3 puntu gehienez.

Kategoria bakoitzeko 3 ekarpen besterik ez da baloratuko (argitalpenak, biltzarrak, ikertzaile kontratuak), eskaeran adierazitako zerrendaren arabera.

Ikerketa-jardueraren kategorien puntuazioa:

IKERKETA-JARDUERAREN KATEGORIAK

KATEGORIA BAKOITZEAN BALORAZIORIK HANDIENA DUEN ESKATZAILEARI
EMANDAKO PUNTUAZIOA

1

Argitalpenak

0,2

2

Biltzarrak

0,2

3

Finantzatutako ikerketa-proiektuetan izandako kontratuak

0,3

1.–Argitalpenen kategoria: gehieneko normalizatua 0,2.

EKARPENA

PUNTUAK

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak

1,6

2

Nazioarteko liburuak, osorik

1,6

3

Estatuko liburuak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,8

4

Estatuko aldizkarietako artikuluak edo estatuko liburuetako kapituluak

0,4

5

Beste argitalpen batzuk

0,2

2.–Biltzarren kategoria: gehieneko normalizatua 0,2.

EKARPENA

PUNTUAK

1

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5

2

Komunikazioak edo posterrak Espainiako biltzarretan

0,3

3.–Ikerketa-proiektuetan izandako kontratuen eta LOSUren 60. artikuluko kontratuen kategoria: gehieneko normalizatua 0,3.

Apartatu honetan, 1 puntu emanen da gehienez ere: puntu hori urtebeteko iraupena eta %100eko arduraldia izan duen ikertzaile kontratuari emanen zaio, finantzaketa-iturria zein izan den kontuan hartu gabe (proiektu autonomikoa, estatukoa, europarra edo OTC kontratua). Hortik beherako iraupen eta arduraldiengatik puntuazio proportzionala emanen da.

Merezimenduak kalkulatzeko xehetasunak:

Agiriz egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, eta ez besterik.

Ez dira kontuan hartuko beren arau erregulatzaileen arabera egiaztatzeko eskumena esleitua ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek egindako agiriak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.

Argitalpenen eta komunikazioen kasuan, haien onarpena edo argitalpena egiaztatu beharko da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

Biltzarretara joatea ez da puntuaziorako kontuan hartuko haietan parte hartu ezean.

III. ERANSKINA.–ZUZENDARIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

2021etik 2025era bitarteko merezimenduak baloratuko dira, biak barne.

Zuzendariaren balorazioa: 2 puntu gehienez.

MEREZIMENDUEN KATEGORIA

GEHIENEKO
NORMALIZATUA

1

Gidatutako tesiak

15 puntu

2

Kudeaketa akademikoa

5 puntu

3

Argitalpenak

40 puntu

4

NUPeko ikerketa-proiektuak

40 puntu

1.–Gidatutako tesiak: gehieneko normalizatua 15.

EKARPENA

PUNTUAK

1

Gidatutako eta defendatutako tesiak

1/tesi

2

Gidatutako eta defendatutako tesiak, nazioarteko aipamena dutenak

1,25/tesi

3

Beste batekin batera gidatutako eta defendatutako tesiak

0,5/tesi

4

Beste batekin batera gidatutako eta defendatutako tesiak, nazioarteko aipamena dutenak

0,625/tesi

2.–Kudeaketa akademikoa: gehieneko normalizatua 5.

KIDE BAKARREKO KARGUAK

PUNTUAK

1

Errektorea, errektoreordea, fakultateko dekanoa, eskolako zuzendaria, idazkari nagusia, saileko zuzendaria, ikerketa-institutuko zuzendaria, NADOEko zuzendaria, arloko zuzendaria, idazkariorde nagusia, ILUZTeko zuzendaria, Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria, Sarbiderako koordinatzaile nagusia

1/urte
edo parte proportzionala

2

Eskolako zuzendariordea, fakultateko dekanordea, saileko zuzendariordea, ikerketa-institutuko zuzendariordea, NADOEko zuzendariordea, eskola edo fakultateko idazkaria, saileko idazkaria, ikerketa-institutuko idazkaria, NADOEko idazkaria

0,5/urte
edo parte proportzionala

3.–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 40.

EKARPENA

PUNTUAK

1

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten aldizkarietan argitaratutako artikuluak:

–JCRko Q1 Journal Impact Factor delakoan.

–CIRCeko A+ edo A sailkapena.

–Dialnet-en metriketako C1.

1

2

Liburu bat izatea izen handiko argitaletxe batean argitaratua:

Izen handiko argitaletxeetan argitaratutako liburuak, SPIren (Scholarly Publishers Indicators) azken edizioan argitaraturiko prestigio editorialeko sailkapenei jarraituz:

–Sailkapen orokorra: lehenbiziko 25 argitaletxeak, bai Espainiako argitaletxeen sailkapenean bai atzerrikoenean.

–Diziplina zehatzen sailkapenetarako: Espainiako argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 7ak edo lehenbiziko kuartilean daudenak eta atzerriko argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 10ak edo lehenbiziko kuartilean daudenak.

1

3

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten aldizkarietan argitaratutako artikuluak:

–JCRko Q2 Journal Impact Factor delakoan.

–CIRCeko B edo C sailkapena.

–Dialnet-en metriketako C2 .

0,5

4

Liburu baten kapituluak izen handiko argitaletxe batean:

Izen handiko argitaletxeetan argitaratutako liburuak, SPIren (Scholarly Publishers Indicators) azken edizioan argitaraturiko prestigio editorialeko sailkapenei jarraituz:

–Sailkapen orokorra: lehenbiziko 25 argitaletxeak, bai Espainiako argitaletxeen sailkapenean bai atzerrikoenean.

–Diziplina zehatzen sailkapenetarako: Espainiako argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 7ak eta atzerriko argitaletxeen sailkapeneko lehenbiziko 10ak edo lehenbiziko kuartilean daudenak.

0,5

5

Gainerako argitalpen zientifikoak

0,2

4.–Ikerketa-proiektuak: gehieneko normalizatua 40.

Proiektuak

1

Esparru Programako (EB) proiektuak NUPen

2

Europako beste proiektu batzuk NUPen

3

Estatuko proiektuak NUPen

4

Ikertzaile gazteen proiektuak NUPen

5

Beste proiektu batzuk

4.1.–Esparru Programako (EB) proiektuak NUPen.

EKARPENA

PUNTUAK

1

IN

1/urte edo parte proportzionala

2

Proiektuko ikertzailea

0,75/urte edo parte proportzionala

3

Eskaera IN gisa

0,85/urte edo parte proportzionala

4.2.–Europako beste proiektu batzuk NUPen.

EKARPENA

PUNTUAK

1

IN

0,85/urte edo parte proportzionala

2

Proiektuko ikertzailea

0,6/urte edo parte proportzionala

4.3.–Estatuko proiektuak NUPen.

EKARPENA

PUNTUAK

1

IN

0,8/urte edo parte proportzionala

2

Proiektuko ikertzailea

0,5/urte edo parte proportzionala

4.4.–Ikertzaile gazteen proiektuak.

EKARPENA

PUNTUAK

1

IN

0,4/urte edo parte proportzionala

4.5.–Beste proiektu batzuk.

EKARPENA

PUNTUAK

1

IN (eskualdekoak) edo 83. artikuluko kontratuak (sinatutako kontratuan jasotako iraupena hartuko da kontuan) NUPen

0,4/urte edo parte proportzionala

2

Ikertzailea (eskualdekoa) NUPen

0,2/urte edo parte proportzionala

3

NUPetik kanpoko estatuko edo Europako proiektu batean dagoen ikertzailea

0,2/urte edo parte proportzionala

Merezimenduak kalkulatzeko xehetasunak:

Argitalpenen apartatuan, zuzendarien banakako puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez.

Tesien apartatuan, zuzendarien banakako puntuazioa gehienekora iritsiko da 5 tesi gidatu badituzte ebaluatutako 5 urteetan.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.

Apartatu bakoitzean lortutako puntuazioak batu eta 2 puntutan normalizatuko dira (zuzendariaren gehieneko puntuazioa).

NUPen azken 5 urteetan sartu diren zuzendarien kasuan, jatorrizko erakundean garatutako eta erakunde horri atxikitako proiektuak ere baloratuko dira, betiere SIGMAren ikerketarako datu-basean jasota badaude eskabideak aurkezteko epearen barnean.

IV. ERANSKINA.–IZANGAIEN ESPEDIENTEA BALORATZEKO KONTUAN HARTUKO DIREN TITULAZIOAK

Aukera hauen arteko bat adierazi beharko du izangaiak eskaeran, eta aukera horretan duen espedienteko batez besteko nota hartuko zaio kontuan:

  • 300 ECTS baino gutxiagoko gradu bat + unibertsitate master ofizial bat, Espainiakoak edo Europako Unibertsitate Eremukoak.
  • 300 ECTS baino gutxiagoko gradu bat + gutxienez 2 urteko ebaluazio positiboa Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala lortzeko programa batean (prestakuntza sanitario espezializatuko ikaspostu baterako sarbide proban prestakuntzako ikaspostu bat lortu ondoren).
  • Gutxienez 300 ECTSko gradu bat, Espainiakoa edo Europako Unibertsitate Eremukoa.
  • 1393/2007 Errege Dekretuaren aurreko lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bat.
  • Diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko bat + unibertsitateko bigarren zikloko ingeniaritza edo lizentzia bat, 1393/2007 Errege Dekretuaren aurrekoak.
  • 1393/2007 Errege Dekretuaren aurreko diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko bat + gutxienez 120 ECTSko unibertsitate master ofizial bat, Espainiakoa edo Europako Unibertsitate Eremukoa.
  • 1393/2007 Errege Dekretuaren aurreko diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko bat + Espainiako edo Europako Unibertsitate Eremuko unibertsitate master ofizial bat + gutxienez 60 ECTSko master bat + graduko edo masterreko 60 ECTS.
  • Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko atzerriko titulu bat, eman den herrialdean doktoretzako ikasketak egiteko aukera ematen duena.
  • Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko atzerriko titulu bat, ez duena aukera ematen hura eman duen herrialdean doktoretzako ikasketak egiteko + Espainiako unibertsitate master ofizial bat, edo Europako Unibertsitate Eremukoa edo eremu horretatik kanpokoa.

Eskatzaileak gradu, gradu bikoitz, lizentzia, diploma edo master titulu bat baino gehiago baditu, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) maila bakoitzeko titulazio bat aukeratzen ahalko du eskaeraren inprimakian, kontuan har diezaioten. Hautatutako aukera ez da aldatzen ahalko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren.

Iragarkiaren kodea: F2606456