96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ziordiko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziordiko Udalaren 2026. urteko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau argitara eman ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan ezarritakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak berariazko erabaki bat hartuko du haien gainean, eta plantilla behin betiko onetsiko da. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, plantilla behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ziordian, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2606427