2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Jakinarazten da jendaurrean jarriko dela 2026-2036 aldirako tokiko ehiza-barruti bat eratzeko proiektuaren espedientea, Olaztiko eta Ziordiko udal-bulegoetan, hogei egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartzekoak diren mugarteen jabeek aukera izan dezaten berariaz uko egiteko beren jabetzak proiektaturiko barrutian sartzeari, epe horren barnean. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoarekin.
Epe horren barrenean ukoa espresuki aurkezten ez bada, lurrak ehiza-barrutiaren barrenean geldituko dira.
Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Olaztiko eta Ziordiko udal-mugarteak; hona hemen mugak:
–Iparraldean: Altsasu eta Gipuzkoa.
–Hegoaldean: Urbasa.
–Ekialdean: Altsasu.
–Mendebaldean: Eginoko udal-mugartea (Araba).
Ziordian, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2606426