2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentzia ematea. Esnetarako ardien ustiategia
Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 48. artikuluan eta harekin bat datozenetan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59. artikuluan eta harekin bat datozenetan, aditzera ematen da ezen, Ultzamako alkateak 2026ko apirilaren 30ean emandako ebazpen baten bidez, honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal-lizentzia eman dela:
Eskatzailea/sustatzailea: ADPU.
Jarduera: esnetarako ardien ustiategia (250 buru).
Sartuta dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 8. taldeko (Abeltzaintzako ustiategiak) 8.18 apartatuan (Ardiak, toki-kopurua 30 edo gehiago eta 1.000 edo gutxiago denean).
Tokia: Iraizozko 12. poligonoko 101. lurzatia, Aldapa alderdia (Ultzama).
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2606485