2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hostala sparekin
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Jarduera sailkatuak: hostala sparekin.
Sustatzailea: Mutilarena SLU.
Tokia: Ostatuzar etxea, Uharte Arakilgo 2. poligonoko 837. partzela, San Juan 4.
Uharte Arakilen, 2026ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2606441