96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Garaje mankomunatua

Aditzera ematen da jarduera sailkaturako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea –haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak– eta hura garatzen duen Erregelamendua –martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia–):

Espediente zenbakia: 5/2026/AACC.

Sustatzailea: Diversa Espazio Inmobiliario SL.

Jarduera: garaje mankomunatuaren jarduera ezartzea, 2. fasea (37 eta 39 zenbakiak); hartan 1. fasea sartzen da (35 zenbakia) (babes ofizialeko 60 etxebizitza: 20+20+20).

Tokia: Capuchinas pasealekua 35, 37 eta 39, sotoa, sarrera Conde Escritora kaletik; 1-AP (5. poligonoko 1891. ta 1892. lurzatiak, –azken hori banandu beharrekoa–).

Lizentzia eman den eguna: 2026-04-30.

Tuteran, 2026ko apirilaren 30ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2606448