2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Aldaketa 2026rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2026ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan.
Aldaketa jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2026ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Santakaran, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2606710