2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldizkako zergak eta tasak. 2026ko lehen seihilekoa
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2026ko ekainaren 19an amaituko dela honako hauek borondatez ordaintzeko epea: Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabiltzeko erreserbatzeko tasak (ibiak), hiriko jabari publikoko erabilera pribatiboko edo aprobetxamendu berezietako tasak (bide publikoa okupatzea) eta landa- nahiz hiri-lurren gaineko zergaren 2026. urteko likidazioren lehen zatikapenari dagozkion kuotak.
Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere entitate bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Udalaren Diruzaintzan ere egiten ahal da (Merkatuko k. 7-9, 2. sol.), 08:30etik 14:30era, eta Internet bidez, Udalaren webgunean: www.pamplona.es/eu.
Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko auzien atalari zuzendua, BI hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko apirilaren 29an.–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2606431