2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaera
Otsagabiko Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea "Udi" alderdiko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko prozedurari.
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen eta interesdunen titularrek udal-bulegoetan aurkezten ahalko dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin 6/1990 Foru Legean ezarritakoa (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta aipatu ordenantzan xedatutakoa.
Otsagabian, 2026ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Iragarkiaren kodea: L2606618