96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko lehen seihilekoari dagokionez

Aditzera ematen da 2026ko ekainaren 16an bukatuko dela lurraren kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra) borondatez ordaintzeko epea, 2026ko lehen seihilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, horretarako egoki den ordainagiria aurkeztuz, entitateak ezarritako ordutegian, eta Murillo el Cuendeko Udalaren egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.murilloelcuende.es/.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta premiamendu-bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo el Cuende), 2026ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2606622