96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Igantziko etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2026ko apirilaren 29an egindako bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman dio Igantziko etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalari. Era berean, okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen zuen ordenantza fiskala indargabetzeari hasierako onespena eman dio.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2606662