96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2026ko 04. eta 05. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen Udalaren 2026rako aurrekontua aldatzea. (2026/04 eta 2026/05 aurrekontu-aldaketak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2606628