2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Aldaketa, Jendea biltzeko, aisia pribaturako eta peñetarako erabiltzen diren lokalei buruzko udal-ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Fustiñanako Udalak, 2026ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldaketa bat onestea Jendea biltzeko, aisia pribaturako eta peñetarako erabiltzen diren lokalei buruzko udal-ordenantza arautzaile eta fiskalean.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Fustiñanan, 2026ko apirilaren 29an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2606541