96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2026ko lehen seihilekoko lurzatien kanona, herri-lurren enkantea eta belarren aprobetxamendua borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketako Erregelamenduarekin bat, jakinarazten da honako hauek kobratuko direla: 2026ko lehen seihilekoko lurzatien kanona, herri-lurren enkantea eta belarren aprobetxamendua.

Honako hau da kontzeptu horiek borondatez ordaintzeko epea: 2026ko ekainaren 1etik 30era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko ekainaren 30ean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Funesko Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxan, Caixabanken edo Banco Santanderren, borondatez ordaintzeko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik ordaintzeke dauden ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606584