96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2606438