2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2026ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Donamarian, 2026ko maiatzaren 1ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
1/2026 AURREKONTU-ALDAKETA
Gastu berria:
–Tokiko Inbertsioen Plana (TIP): Uxarrean ura banatzeko sarea berritzea, 227.000 euro.
Finantzaketa:
TIP-Dirulaguntza, "Uxarrean ur-sarea berritzea". Diru-sarrera berriak: 67.700 euro.
Diruzaintza-geldikina gastu orokorretarako (2025): 159.300 euro.
Iragarkiaren kodea: L2606489