2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Ur-hornidurako eta -saneamenduko tasa eta saneamenduko kanona, 2026ko lehen lauhilekoari dagokiona. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2026ko uztailaren 17an bukatuko dela ur-hornidurako eta -saneamenduko tasa eta saneamenduko kanona, 2026ko lehen lauhilekoari dagokiona, borondatez ordaintzeko epea.
Cortesko edozein banku-sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2026ko maiatzaren 29an.
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cortesen, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2606502