96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen udal-ordenantzaren 14. artikuluan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Oltza zendeako trafikoa arautzen duen udal-ordenantzaren 14. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Oltza zendean, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2606626