96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITIKO UDALA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko otsailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez erabaki zuen aldaketa bat egitea Berriobeitiko udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen 45. udal-ordenantzan.

Erabakia 2026ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean, eta legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe; hortaz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hala, osorik argitaratzen da Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal-ordenantzan eginiko aldaketen testua.

Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

ONETSITAKO ALDAKETA

V. KAPITULUA. UDAL-LANGILEAK ETA UDALAREN BARNE FUNTZIONAMENDUA

16. artikulua. Berriobeitiko Udalak egiten dituen eta euskara jakitea nahitaezkoa ez den lanpostuen deialdietan, euskara jakitea merezimendua izanen da hala baloratzen den plazetan eta plaza bakoitza banaka eta modu egokian baloratu ondoan, aintzat hartuta nolako ezaugarriak dituen, zein eginkizun beteko dituen eta zein den artatu beharreko herritarren errealitate soziolinguistikoa.

17. artikulua. Indargabetua.

Iragarkiaren kodea: L2606558