2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun-azterlana Elbeteko 59. poligonoko 65. lurzatian. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin ezohiko osoko bilkuran, 5. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Laura Jaén Pérezek Elbeteko 59. poligonoko 65. lurzatian sustatutako xehetasun-azterlana.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Baztanen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2606332