96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua.

Basaburuan, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2606459