96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Arau fiskala, arautzen dituena Eguneko Zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau fiskal bat, Azagrako Eguneko Zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, arau fiskal hori behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); artikulu hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen.

Azagran, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

ARAU FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AZAGRAKO EGUNEKO ZENTROKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

Oinarriak

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko I. tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Azagrako Eguneko Zentroan aurreikusitako zerbitzuak ematea izanen da zerga-egitatea.

Zerbitzua emateko mugak

3. artikulua. Azagrako Eguneko Zentroaren erabiltzaileei emanen zaizkie aurreko artikuluan aurreikusitako zerbitzuak, baldin betetzen badituzte Zentroaren barne araubideko erregelamenduan ezarritako baldintzak, eta, betiere, horretan ezarritako lehentasunaren arabera.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Azagrako Eguneko Zentroan aurreikusitako zerbitzuak ematen hastean sortuko da prezio publikoa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Azagrako Eguneko Zentroan ematen diren zerbitzuen onuradunek ordaindu behar dituzte kasuan kasuko tarifak.

Karga-oinarriak

6. artikulua. Ematen den zerbitzu mota eta zenbat denboraz ematen den, horien araberakoak izanen dira karga-oinarriak.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean ageri dira, eta barne hartzen dute balio erantsiaren gaineko zerga, hala badagokie.

Tarifen sortzapena eta diru-bilketa

8. artikulua. Zerbitzua eman eta hurrengo hilabeteko lehenbiziko egunean sortuko zaizkie kuotak Azagrako Eguneko Zentroan ematen diren zerbitzuen onuradun diren guztiei.

9. artikulua.

1. Kuotak hilabetero ordaindu beharko dira, bankuko helbideratzearen bitartez, sorrarazitako zerbitzuak eman eta hurrengo hilabetearen lehenbiziko hamabost egunean.

2. Borondatez ordaintzeko epean tarifak ordaintzen ez badira, aplikatuko dira Nafarroako toki ogasunen eta tributuen araudi orokorrean adierazitako errekarguak, eta eskatzen ahalko dira premiamenduzko prozedura administratiboaren bidez.

10. artikulua. Sortzen diren bajak idatziz komunikatu beharko zaizkio Azagrako Udalari, eta horiek hurrengo hilabetetik aurrera sortuko dituzte ondorio ekonomikoak. Betebehar horretatik salbuetsita daude urgentziazko ospitaleratzeak eta/edo egoitzan sartu beharrak.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Egindako arau-hausteak zehatuko dira Azagrako Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorrean eta aplikatu beharreko gainerako zerga-araudian ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Udaleko Ordenantza fiskal orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, baita Azagrako Eguneko Zentroaren barne araudia eta aplikagarri diren xedapen guztiak.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan jarriko da indarrean.

2026

EGONALDI MOTA

MENDEKOTASUNIK EZ DUTENAK

MENDEKOTASUNA DUTENAK, ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIORIK GABE (*)

MENDEKOTASUNA DUTENAK, BALORAZIO OFIZIALAREKIN

ERABILTZAILE BAKOITZEKO GEHIENEKO KOSTUA (BALORAZIO OFIZIALA)

Pribatuak

Egonaldi osoa (25 ordu baino gehiago)

975,00 euro

975,00 euro

Egonaldiaren 1/3 (15 ordu baino gutxiago)

325,00 euro

325,00 euro

Egonaldiaren 2/3 (15 eta 25 ordu artean)

650,00 euro

650,00 euro

Publikoa

Egonaldi osoa (25 ordu baino gehiago)

1.552,86 euro

315 euro

Egonaldiaren 1/3 (15 ordu baino gutxiago)

517,62 euro

105 euro

Egonaldiaren 2/3 (15 eta 25 ordu artean)

1.035,24 euro

210 euro

Garraioa

210,69 euro

210,69 euro

210,69 euro

80 euro

(*) (6 hilabete gehienez).

2027

EGONALDI MOTA

MENDEKOTASUNIK EZ DUTENAK

MENDEKOTASUNA DUTENAK, ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIORIK GABE (*)

MENDEKOTASUNA DUTENAK, BALORAZIO OFIZIALAREKIN

ERABILTZAILE BAKOITZEKO GEHIENEKO KOSTUA (BALORAZIO OFIZIALA)

Pribatuak

Egonaldi osoa (25 ordu baino gehiago)

994,50 euro

994,50 euro

Egonaldiaren 1/3 (15 ordu baino gutxiago)

331,50 euro

331,50 euro

Egonaldiaren 2/3 (15 eta 25 ordu artean)

663,00 euro

663,00 euro

Publikoa

Egonaldi osoa (25 ordu baino gehiago)

1.552,86 euro

315 euro

Egonaldiaren 1/3 (15 ordu baino gutxiago)

517,62 euro

105 euro

Egonaldiaren 2/3 (15 eta 25 ordu artean)

1.035,24 euro

210 euro

Garraioa

210,69 euro

210,69 euro

210,69 euro

80 euro

(*) (6 hilabete gehienez).

Iragarkiaren kodea: L2606189