1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1556/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi-mailako tituludunen plaza hutsak (PFEZa) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 538/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean erdi-mailako tituludunen (PFEZa) lanpostua zegoen. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 1513/2026 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen zerrenda behin betiko onetsi zen, eta 2026ko maiatzaren 6an argitara eman zen deialdiaren web-orrian. Onartutako izangairik ez dagoenez, bidezkoa da lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla erdi-mailako tituludunen (PFEZa) B mailako plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, ez baita izangai bakar bat ere onartu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2606728