2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Aldaketa, etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2026ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aurizko etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantzaren 5. eta 6. artikuluak aldatzea.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.
Epe horretan edozein pertsonak aztertu ahal izango du udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Auritzen, 2026ko apirilaren 28an.–Alkatea, Unai Irigaray Osés.
Iragarkiaren kodea: L2606422