96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Artazuko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

Kontribuzio-zergako zerga-oinarriaren murrizketak onetsi dira, balorazio-txosten berria onetsi eta hurrengo hiru urteetarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 138. artikuluan ezarritako baldintzetan koefiziente hauek aplikatzearen ondorioz:

C1 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO URTEAN APLIKATZEKOA

C2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN BIGARREN
URTEAN APLIKATZEKOA

C3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN HIRUGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

0,75

0,50

0,25

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,50.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, %12.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Hilerriko zerbitzuak

1.–Ehorzketak:

a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsita.

b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225 euro.

–Errautsetarako kutxatila edo urna: 125 euro.

–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.

2.–Desobiratzea:

Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.

Ezkontza zibilak egitea

175 euro ezkontza bakoitzeko.

Administrazio izapideak

Agiriak ematea eta izapidetzea:

I. epigrafea.–Ziurtagiriak.

a) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.

b) Txostena, alderdi batek eskaturik, ziurtapenarekin edo gabe: txostenaren kostua.

c) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.

Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.

II. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak ematea.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenak: txostenaren kostua.

III. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak eta kanpoko txostenak eskatzen dituzten espedienteak izapidetzea.

–Txosten bakoitza: haren kostua.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintza txostenak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

IV. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz izapidetzen diren espedienteetan.

–Aldizkari ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haien kostua.

–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzeagatik: haien kostua.

V. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.

–Txosten bakoitza: haren kostua.

–Kontsulta bakoitza: haren kostua.

Udal igerilekuetako prezioak

–Udako denboraldirako tasak:

  • 18 urtetik gorakoak: 67 euro.
  • 11 urtetik 17 urtera arte: 56 euro.
  • 3 urtetik 10 urtera arte: 46 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 46 euro.

–Egun osoko sarrerak:

  • 18 urtetik gorakoak: 7 euro.
  • 11 urtetik 17 urtera arte: 6 euro.
  • 3 urtetik 10 urtera arte: 4,50 euro.

–Astebeterako sarrera:

  • 18 urtetik gorakoak: 25 euro.
  • 11 urtetik 17 urtera arte: 21 euro.
  • 3 urtetik 10 urtera arte: 17 euro.

–Igerilekuetan egun erdiz sartzeko:

  • 18 urtetik gorakoak: 4 euro.
  • 11 urtetik 17 urtera arte: 3,50 euro.
  • 3 urtetik 10 urtera arte: 2,50 euro.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Artazun, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2606624