96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Arroizko Udalak jakinarazten du 2026ko maiatzaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (2026ko zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Arroitzen bulegoa duen edozein bankutan ordaindu daitezke, ordainagiria udal-bulegoetan jaso ondoan. Ordainagiri helbideratuak 2026ko ekainaren 1ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Arroitzen, 2026ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2606689