96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026-2028 aldirako

Altsasuko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026-2028 aldirako

Hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA 2026-2028 ALDIRAKO

1.–Arau esparrua.

–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra garatzeko Erregelamendua, zeina onetsi baitzen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez.

6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (221.-223. art.).

–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa (18. art.).

–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa.

–Ordenantza, Altsasuko Udalak dirulaguntzak ematea arautzen duena.

–Ordenantza, Altsasuko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena.

–Ordenantza, hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duena.

2.–Dirulaguntzen plan estrategiko hau onestearen egokitasuna.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 8.1 artikuluak ezartzen du ezen administrazio publikoetako organoek edo dirulaguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, Dirulaguntzen Plan Estrategiko batean zehaztu beharko dituztela hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa iturriak.

Era berean, DLOren azken xedapenetako lehenak xedatzen du artikulu horrek oinarrizko izaera duela, eta administrazio publiko guztiei aplikatu behar zaiela.

Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, plan estrategikoek hiru urteko indarraldirako aurreikuspenak jasoko dituzte, eragindako sektorearen izaera berezia dela-eta iraupen desberdineko plan estrategiko bat ezartzea komeni denean izan ezik.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.c) artikuluak toki erakundeei esleitutako programazio- edo plangintza-ahalmenaren arabera, Plan Estrategiko hau egin da, eta Altsasuko Udalaren dirulaguntzak kudeatzeaz arduratzen diren arlo guztiek parte hartu dute plangintzan.

Plan hau urte anitzetarako sortu da, eta urtero berrikusi beharko da. Horregatik, planak jasotzen du dirulaguntzen arloan 3 urterako garatu beharreko ekintzen aurreikuspena.

Plana formulatzeko, kontuan hartu behar dira Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak eskatzen dituen aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren printzipioak. Printzipio horiek botere publiko guztiak lotzen dituzte, eta sektore publikoaren aurrekontu-politika horietara egokitu beharko da, hazkunde ekonomiko iraunkorraren eta enplegu sorreraren berme gisa. Arau horren barruan, Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren ondorioetarako, nabarmentzekoa da 5. artikulua, urte anitzen printzipioa definitzen duena: "Administrazio publikoen eta lege honen aplikazio eremuan sartzen diren gainerako subjektuen aurrekontuak egitea epe ertainerako aurrekontu-esparru batean kokatuko da, eta bateragarria izanen da aurrekontuak onestea eta betearaztea arautzen duen urterokotasun-printzipioarekin, Europako araudiarekin bat etorriz".

3.–Izaera juridikoa.

Dirulaguntzen plan estrategikoa da politika publikoak planifikatzeko tresna programatiko bat, arau izaerarik gabea, eta haren edukiak ez du sortzen ez eskubiderik ez betebeharrik, ez dakar eragin zuzenik partikularren eremuan, eta ez du sortzen eskubiderik ez betebeharrik Administrazioarentzat, eta haren eraginkortasuna gelditzen da dirulaguntzak dituzten lerroak gauzatzearen mende, dauden aurrekontu-baliabideen arabera. Hala ondorioztatzen da 38/2003 Legea garatzeko Erregelamendutik; zehazki, 10. artikulutik 15. artikulura bitartekoek ezarritakotik (erregelamendu hori onetsi zen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez).

Plan estrategikoak ez dakar eskubiderik onuradun izan daitezkeenen alde; hala, pertsona horiek ez dute eskatzen ahalko kalte-ordainik edo konpentsaziorik, baldin plana gauzatzen ez bada. Plana gida gisa aurkeztu da, eta, aldez aurretik ezarritako arau esparruaren barnean, planak ezartzen du zer bideri segitu behar zaion, interes orokorreko jarduerak sustatzeko.

Dirulaguntzak ezartzeko, bete beharko dira aurrekontu-egonkortasunaren helburuak; beraz, onetsitako aurrekontu-kontsignazioak eta dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak une oro egokituko dira helburu horietara.

Era berean, dirulaguntzak ezartzerakoan, errespetatu eta bete beharko dira udal ordenantzetako edo udal planetako xedapenak euskararen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloei dagokienez.

4.–Printzipioak.

Plan honen printzipio orokorrak honako hauek dira:

a) Publizitatea eta lehia askea, aldez aurreko deialdi baten bidez, zeinak funts publikoen banaketan bermatuko baititu objektibotasuna, gardentasuna, publikotasuna, lehia eta berdintasuna, hargatik eragotzi gabe zuzeneko emakida, aplikatu beharreko arauan ezarritakoaren arabera, eta aldez aurretik aurrekontuan behar bezalako kontsignatzea izan beharko duena.

b) Deialdian aurrez ezarritako irizpide objektiboen arabera ematea dirulaguntzak, pertsona edo erakunde onuradun izan daitezkeenek aldez aurretik horien berri dutela bermatzeko.

c) Eraginkortasuna ezarritako helburuak betetzean eta efizientzia baliabide publikoak esleitzean, behar bezala justifikatuta kuantitatiboki eta kualitatiboki.

d) Erakunde eskatzaileen helburuak berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetara egokitzen diren kontrolatzea eta aztertzea, diruz lagundutako jarduerak gauzatzean.

e) Aplikatzea genero ikuspegia dirulaguntzaren helburuak eta erakunde onuradunen betekizunak definitzean, bai eta jasotzen diren datuetan eta erabilitako hizkuntzan eta irudietan ere, bai dokumentazioan, bai dirulaguntzarekin garatutako jardueretan.

f) Nafarroako administrazio publikoek, haien erakundeek eta haiekin lotutako edo haien menpeko entitateek deitzen dituzten dirulaguntzen, beken eta beste edozein laguntza publikoren oinarri arautzaileetan klausula batzuk jasoko dira, zeinek galaraziko baitute laguntzak ematea entitate eskatzaileei, baldin zehapena edo kondena jaso badute sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, horiek ezarrita badaude administrazio ebazpen irmoz edo epai irmoz.

Aurreko puntuan aipatutako egoeran dauden entitateak eta enpresak laguntza horien onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian ezarritako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

5.–Eskumena.

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onesteko organo eskuduna Udalbatzaren osoko bilkura da, dirulaguntzen edo sustapenaren jardueraren plangintza estrategikorako eta kudeaketa ekonomikorako tresna baita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22.2.e) artikuluan jasotakoaren arabera.

Hala ere, dirulaguntzak emateko organo eskuduna Alkatetza izanen da, edo, hark eskuordetuta, Tokiko Gobernu Batzarra.

6.–Esparru subjektiboa.

Dirulaguntzen Plan Estrategiko honek Udalak emandako dirulaguntza guztiak biltzen ditu.

7.–Indarraldia.

Dirulaguntzen Plan Estrategiko honen denbora-eremua 2026tik 2028ra bitarteko ekitaldietarako proposatzen da, eta hurrengo plana onetsi arte luzatuko da.

8.–Kudeaketa eta eraginkortasuna.

Helburuak lortzeko, udal arlo edo zerbitzu bakoitzak kudeatu behar du dirulaguntzen emakida bere esparruan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean adierazitako baldintzetan, eta udalaren kontu-hartzailetzari dagokio horiek fiskalizatzea, eta horrek berarekin dakar ekintzak koordinatu beharra.

9.–Aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa.

Edozein motatako dirulaguntza eman aurretik, dagokion gastuaren baimena izapidetuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da izan aurrekontuan ezarritako kopurutik gorakoa.

Aurrekontu-kredituak mugatzaileak eta lotesleak dira, eta, beraz, ez da hartzen ahalko haien zenbatekoa gainditzen duen gastu-konpromisorik.

Hala ere, salbuespen moduan, dirulaguntzen deialdiak ezartzen ahalko du zenbateko gehigarri bat, eskuragarri dauden kredituen guztirako gehieneko zenbatekoaz gain, egin beharrik gabe dirulaguntzak emateko deialdi berri bat, jarraikiz uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58. artikuluari (errege dekretu horren bidez onesten da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua).

DLOren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera –ahalbidetzen duena justifikatu aurretik funtsak entregatzea dakarten ordainketa aurreratuak egitea, dirulaguntzaren berezko jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa–, aurrekontuan dirulaguntza izendunetarako egindako deialdien eta hitzarmenen oinarriek ordainketa aurreratuak egiteko aukera ezartzen ahalko dute, modu arrazoituan, legeak ezarritako gehieneko mugaraino.

10.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

Dirulaguntzak emanen dira deialdi publiko bidez edo zuzeneko emakida bidez, eta/edo lankidetza-hitzarmenak sinatuz honako hauen alde: pertsona fisiko nahiz juridiko, publiko nahiz pribatu, ondasun-erkidego edo bestelako unitate ekonomiko nahiz ondare bereizi, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatzen ahal badituzte.

Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteen kasuan, publikoak edo pribatuak izan, espresuki adieraziko dira elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak hala laguntzaren eskabidean nola emateko ebazpenean, bai eta haietako bakoitzari aplikatzekoa zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere, kide horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Batasuna ez da desegiten ahalko harik eta DLOren 39. eta 65. artikuluetan ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

10.1. Dirulaguntzak norgehiagoka araubidean.

DLOren 22.1 artikuluari jarraikiz, dirulaguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagoka araubidea izanen da.

Prozedura honetan, aurkeztutako eskabideak erkatuz ematen dira dirulaguntzak, oinarri arautzaileetan eta deialdian aurrez ezarritako balorazio irizpideen arabera lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, eta irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei dirulaguntza esleitzeko, deialdian ezarritako muga gainditu gabe.

Nolanahi ere, deialdiaren oinarriek, lehia-prozeduretan, honako hauek jaso beharko dituzte:

1.–Dirulaguntzaren xedea eta zer interesi erantzun nahi zaion.

2.–Entitate nahiz pertsona onuradunak.

3.–Eskaeren betebehar formalak.

4.–Dirulaguntzaren aurrekontuko partida, zenbatekoa eta muga.

5.–Balorazio irizpideak dirulaguntzaren izaeraren arabera.

6.–Balorazio organoak.

7.–Ebazteko eskumena duen organoa.

8.–Entitate nahiz pertsona onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

9.–Dirulaguntzaren justifikazioa, berariaz adierazita jasotako funtsen erabilera eta helburuak bete direla.

10.–Dirulaguntzarako betekizunak eta ordaintzeko modua.

10.2. Zuzeneko dirulaguntzak:

DLOren 22.2 artikuluaren babesean, zuzenean ematen ahalko dira honako dirulaguntza hauek:

1.–Udalaren aurrekontu orokorrean izendun gisa ezarritakoak. Aurrekontuetan izendun gisa ezarritako dirulaguntzatzat hartzen da gutxienez bere aurrekontu-zuzkidura eta bere entitate nahiz pertsona onuraduna aurrekontuaren gastu-egoeretan zehaztuta agertzen dena. Dirulaguntza hauen helburua zehazturik gelditu behar da dagokion lankidetza hitzarmenean edo dirulaguntza emateko ebazpenean. Xede horrek, betiere, bat etorri beharko du aurrekontuan dagokion kredituaren sailkapen funtzional eta ekonomikoarekin.

2.–Udalak ematen dituenak lege mailako arauren batek aginduta edo zenbatekoa zehaztuta. Kasuan kasuko prozedura aplikagarria erabiliko da dirulaguntza horiek emateko, bakoitzaren araudiari jarraikiz.

3.–Salbuespen gisara, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitario frogatuengatik edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuengatik ematen direnak, deialdi publikoa egitea zailtzen dutelako.

11.–Plan estrategikoaren kontrola, jarraipena eta ebaluazioa.

Plan estrategiko hau urtero kontrolatuko da, eta jarraipena eginen zaio, eta bi alderdi izanen ditu:

a) Emandako dirulaguntzen kontrol ekonomiko-finantzarioa. Altsasuko Udalaren Kontu-hartzailetzari dagokio, eta eginen da indarrean dagoen legedian jasotako baldintzetan.

b) Planaren kontrola eta jarraipena egitea osoko bilkuraren esku uzten da, eta, horretarako, dirulaguntzak kudeatzen dituen udal arlo edo zerbitzu bakoitzak aurreko ekitaldian emandako dirulaguntzen justifikazio-memoria bidaliko du ekitaldi bakoitzaren lehen lauhilekoan, honako zehaztapen hauek eginik:

–Xedea, entitate onuraduna eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

–Emandako, justifikatutako, uko egindako eta itzulitako dirulaguntzak (edo itzultzeko prozeduran daudenak).

–Helburu zehatzen betetze maila, jarraikiz ezarritako adierazleei eta lorpen epeari, zehaztuz diruz lagundutako ekintzaz aprobetxatu diren pertsonen kopurua.

–Benetako kostuak, alderatuz aurreikus zitezkeen gastuekin.

–Ondorioak edo balorazio orokorra, non baloratuko baitira lortu nahi diren helburuak eta programa mantentzearen edo kentzearen bidezkotasuna.

–Iradokizunak, hurrengo Dirulaguntzen Plan Estrategikoa prestatzeko.

Planaren indarraldia amaituta, planaren betetze maila eta eragina ebaluatuko dira, genero ikuspegia kontuan hartuta. Horretarako, udal zerbitzuek deitutako diru-laguntzen deialdi bakoitzean, gutxienez adierazle hauek izanen dira kontuan:

–Onuradunak eta parte-hartzaileak, sexuaren arabera bereizita (emakumeak gutxienez % 40 izan behar dira).

–Hizkera eta irudi inklusiboen eta ez-sexisten erabilera.

–Erakunde onuradunen zuzendaritza organoen osaera, sexuaren arabera (presentzia orekatua izan behar da).

–Genero berdintasuna sustatzeko egindako ekintzen kopurua eta tipologia.

12.–Gardentasuna.

Udalak emandako dirulaguntza guztiak argitaratuko dira udalaren webgunean, adierazita erakunde hartzailea, dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntza zein proiektu edo ekintzatarako erabiliko den.

Argitaratze horretarako gehieneko epea hilabetekoa izanen da, dirulaguntza ematen denetik kontatzen hasita; nolanahi ere, urtearen amaieran agertu beharko dute.

ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEN ILDO ESTRATEGIKOAK

Plan estrategiko honetan jasotako jarduera-ildo estrategikoak honako hauek dira:

Garapen Ekonomikoa

1. ildo estrategikoa.–Ekintzailetza sustatzeko laguntzak.

–Helburu estrategikoa: Altsasuko garapen iraunkorra, hazkunde ekonomikoa eta sustapena bultzatzea, herritarren gizarte ongizatea eta bizi kalitatea handitzeko.

–Berariazko helburuak:

a) Norberaren konturako enplegua (autoenplegua) sortzen laguntzea Altsasun.

b) Altsasun txikizkako zerbitzuen enpresa berrien sorrera sustatzea.

c) Zerbitzu-zentro gisa Altsasuk bere eskualdean erreferente izaten jarrai dezan laguntzea.

d) Altsasun emakumeen enplegua sustatzea.

–Adierazleak:

a) Eskabide kopurua.

b) Pertsona onuradunen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

c) Gauzatutako aurrekontuaren ehunekoa.

d) Enpresa onuradunen ehunekoa, urte natural horretan txikizkako zerbitzuen sektorean alta emandako enpresekin alderatuta.

–Gauzatze epea: urteko deialdiak.

–2026ko aurrekontua. 3.000,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 4390 479001.

–Dirulaguntza emateko prozedura: banakako ebaluazioa, eskaera hurrenkeraren arabera, eta aurrekontu-erabilgarritasunari lotua.

–Jarduketa plana: deialdiaren oinarriak eginez, banakako ebaluazioaren araubidean.

2. ildo estrategikoa.–Kontsumo-bonuen kanpaina.

–Helburu orokorra: Altsasuko udalerrian merkataritza enpresen eta txikizkako zerbitzuen ehunari eusten laguntzea; izan ere, merkataritza, ondasunak eskuratzeko ezinbesteko sarea izateaz gain, gizarte kohesiorako eta toki garapenerako faktore nagusi ere bada.

–Berariazko helburuak:

a) Altsasuko Dendarien Elkartearen (EDE) eta Altsasuko Udalaren arteko lankidetza esparru bat sortzea, Altsasun kontsumo-bonuak ezartzeko.

b) Herrian bertan erostea sustatzea.

c) Altsasuk merkataritza eta zerbitzu gune gisa duen izaera indartzea.

–Adierazleak:

a) Banatutako bonuen kopurua.

b) Saltokietan trukatutako bonuen kopurua.

c) Kanpainarekin bat egin duten saltokien eta zerbitzuen kopurua.

–Gauzatze epea: urtekoa.

–2026ko aurrekontua. 15.000,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 4390 4890001.

–Emateko prozedura: zuzeneko emakida, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzarekin eta gainerako araudi aplikagarriarekin bat etorriz.

–Jarduketa plana: Altsasuko Udalaren eta Altsasuko Dendarien Elkartearen (ADE) arteko lankidetza hitzarmena formalizatzea, Altsasun kontsumo-bonuak ezartzeko.

3. ildo estrategikoa.–Merkataritza animazioko jarduerekin lankidetzan aritzea.

–Helburu orokorra: Altsasuko udalerrian merkataritza enpresen eta txikizkako zerbitzuen ehunari eusten laguntzea; izan ere, merkataritza, ondasunak eskuratzeko ezinbesteko sarea izateaz gain, gizarte kohesiorako eta toki garapenerako faktore nagusi ere bada.

–Berariazko helburuak:

a) Altsasuko Dendarien Elkartearen (EDE) eta Altsasuko Udalaren arteko lankidetza esparru bat sortzea, merkataritza animazioko jarduerak sustatzeko.

b) Merkataritza animazioko jarduerak lankidetzan garatzea.

c) Altsasuk merkataritza eta zerbitzu gune gisa duen izaera indartzea.

d) Herrian bertan erostea sustatzea.

–Adierazleak: urtean zehar egindako merkataritza jardueren kopurua.

–Gauzatze epea: urtekoa.

–2026ko aurrekontua. 1.000,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 4390 4890002.

–Emateko prozedura: zuzeneko emakida, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzarekin eta gainerako araudi aplikagarriarekin bat etorriz.

–Jarduketa plana: Altsasuko Udalaren eta Altsasuko Dendarien Elkartearen (ADE) arteko lankidetza hitzarmena formalizatzea, Altsasun merkataritza animazioko jarduerak sustatzeko.

Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Ongizatea

4. ildo estrategikoa.–Irabazi asmorik gabeko erakundeendako laguntzak.

–Helburu estrategikoa: ekimenak sustatzea, bultzatzea, indartzea eta dinamizatzea, bereziki ahulak diren eta Altsasun eragina duten biztanleria sektoreen bizi baldintzak hobetzea ahalbidetuko dutenak.

–Berariazko helburuak:

a) Integrazioa, aukera berdintasuna, gizarte arriskuko egoeren prebentzioa edo zaurgarritasuneko, babesgabetasuneko, mendekotasuneko edo gizarte bazterketako egoeren tratamendua bultzatzea.

b) Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimena sustatzea.

c) Integrazioa eta aukera berdintasuna, gizarte arriskuko eta indarkeria matxistako egoeren prebentzioa, eta zaurgarritasuneko, babesgabetasuneko, mendekotasuneko edo gizarte bazterketako egoeren tratamendua sustatzea.

–Adierazleak:

a) Pertsona onuradunen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

b) Deialdi bakoitzean erabilitako aurrekontua.

c) Laguntza kopurua, kontzeptuen arabera.

d) Egindako jarduera kopurua, proiektuka.

e) Lortutako emaitzak.

f) Egindako jardueretako parte-hartzaileen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

–Gauzatze epea: urteko deialdiak.

–2026ko aurrekontua. 7.422 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 2318 4820002 Irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako laguntzak.

–Emateko prozedura: norgehiagoka eginen da, eta dagokion hitzarmena formalizatuko da, hala badagokio, aurrekontuan izendapen bidez azaltzen diren entitateekin.

–Jarduketa plana: deialdiaren oinarriak egitea, banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka, eta aurrekontuan izendapen bidez azaltzen diren entitateekin hitzarmenak izapidetzea.

5. ildo estrategikoa.–Garapenerako lankidetza.

–Helburu estrategikoa: behar gehien duten herriak garatzeko lankidetzan aritzea, eta bertako bizi baldintzak hobetzea, dirulaguntzak emanez elkartasuneko eta tokiko garapeneko proiektuak egiteko.

1–Berariazko helburuak:

a) Nazioarteko lankidetzarako programei edo garapenerako laguntzei eustea, baldin eta herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak eta komunitateak nahiz Altsasuko taldeek proiektuan parte hartzeko jarduerak biltzen badituzte.

b) Larrialdi egoerei erantzutea laguntza humanitarioko ekintzen bidez.

–Adierazleak:

a) Egindako jarduketen kopurua, programaren arabera.

b) Lortutako emaitzak.

c) Erabilitako aurrekontua.

–Gauzatze epea: urteko deialdiak.

–2026ko aurrekontua. 6.369 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 2399 480001 Gizarte lankidetzako proiektuak eta ongintza erakundeak.

–Emateko prozedura: norgehiagoka eginen da, eta dagokion hitzarmena formalizatuko da, hala badagokio, aurrekontuan izendapen bidez azaltzen diren entitateekin.

–Jarduketa plana: deialdiaren oinarriak egitea norgehiagoka araubidean, eta aurrekontuan izendapen bidez azaltzen diren entitateekin hitzarmenak izapidetzea.

6. ildo estrategikoa.–Erretirodunen eta pentsiodunen elkarteekiko lankidetza.

–Helburu estrategikoa: erretirodunen eta pentsiodunen bizi kalitatea hobetzea, eta haien parte-hartzea eta integrazioa sustatzea arlo guztietan: gizartean, ekonomian, politikan, lan munduan, kulturan eta hezkuntzan.

–Berariazko helburuak: Herriko elkartearen (Burunda kalea 1 zenbakian kokatua) mantentze gastuak ordaintzea. Halakotzat hartuko dira bertako elektrizitateari, urari, gasari, berokuntza sistemari, zaborrei, telefonoari, aseguruei eta, oro har, mantentze lanei dagozkienak.

–Adierazleak:

a) Elkarteko kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

b) Lortutako emaitzak.

c) Erabilitako aurrekontua.

–Gauzatze epea: urtekoa.

–2026ko aurrekontua. 14.737 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 33701 482001 Erretirodunen elkartearendako dirulaguntza.

–Emateko prozedura: elkartearekin dagokion hitzarmena formalizatuz eginen da.

–Jarduketa plana: elkartearekin hitzarmena tramitatzea.

7. ildo estrategikoa.–Hezkuntza dinamizazioa.

–Helburu estrategikoa: Altsasuko hezkuntza komunitateari laguntzea.

–Helburu espezifikoak: jarduera hauek finantzatzea:

–Ikastetxeetan lan egiteko modu berrietara bideratutako hezkuntza-proiektu berritzaileak.

–Irakaskuntzarako materiala hobetzeko programak, haiek berritzearen bidez.

–Euskarazko eskolaz kanpoko jarduerak.

–Guraso elkarteek antolatutako jarduerak.

–Adierazleak:

a) Erabilitako aurrekontua.

b) Altsasun garatutako jarduerak.

c) Ikasle onuradunak (sexuaren arabera).

d) Ikastetxeetan inplementatutako proiektu berritzaileak.

e) Egindako inbertsioak (eskuratutako material inbentariagarria).

f) Euskarazko jarduerak (% euskaraz/guztira).

–Gauzatze epea: urteko deialdiak.

–2026ko aurrekontua. 25.500 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1 3239 4820002 Ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia.

–Emateko prozedura: banakako ebaluazioaren bidez eginen da.

–Jarduketa plana: deialdiaren oinarriak eginez, banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.

Kultura

8. ildo estrategikoa.–Kultur dinamizazioa.

–Helburu estrategikoa: Altsasun parte-hartzea eta dinamismo kulturala sustatzea, komunitateko bizitza aberastuko duten eta tokiko identitatea indartuko duten jarduera soziokulturalak sustatuz. Laguntzen deialdiaren helburua da gizarte kohesioa, kultur aniztasuna eta genero berdintasuna sustatzen duten kultur ekitaldiak antolatzen laguntzea; bestalde, musika ehunarentzako laguntza izendunen helburua da bertako taldeen presentzia bermatzea ekitaldi instituzionaletan eta jai-ekitaldietan, eta haien jarraipena bermatzea.

6.1. Altsasun jarduera soziokulturalak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia.

6.1.1. Berariazko helburuak.

–Komunitateak kultur jardueretan parte-hartze aktiboa izan dezan sustatzea.

–Tokiko kultura sustatzea, bereziki euskararen erabilera eta Altsasuko jai tradizionalak.

–Biztanleriaren hainbat sektore, gazteak eta emakumeak barne, inplikatzen dituzten kultur proiektu berritzaileak babestea.

–Espazio publikoen erabilera indartzea, komunitate osoarentzako irekiak eta irisgarriak diren kultur jardueretarako.

6.2.2. Adierazleak.

–Dirulaguntzari esker antolatutako kultur jardueren kopurua.

–Jardueretan izandako parte-hartzaileen kopurua (adinaren eta generoaren arabera banakatuta).

–Jardueretan genero berdintasuna aintzat hartzen duten proiektuen ehunekoa.

–Edukietan edo prozesuetan euskara sartzen duten proiektuen kopurua.

6.2.3. Baloraziorako irizpideak.

Oinarrietan, balorazio irizpide hauek ezarri dira:

1. Erakunde eskatzaileari dagokionez: erakundeak antzeko proiektuetan duen esperientzia, kide kopurua eta gizartean duen proiekzioa.

2. Proiektuari dagokionez: proiektuaren lanketa maila, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, genero berdintasunean duen eragina, eta proiektuaren zabalkundea.

3. Kultur aniztasunari eta genero integrazioari dagokienez: kultura desberdinen arteko bizikidetza sustatzen duten eta genero ikuspegia aintzat hartzen duten proiektuak.

4. Altsasuko beste erakunde eta baliabide batzuekin lankidetzan aritzeko gaitasuna.

6.2.4. Gauzatze epea.

Gauzatze epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.

6.2.5. 2026ko aurrekontuko zuzkidura.

Dirulaguntza gehienez ere 5.263 eurorekin finantzatuko da, Kultura Batzordearen 1 3340 48000001 Dirulaguntzak aurrekontu-aplikaziotik. Zenbatekoa ez da 1.000 eurotik gorakoa izaten ahalko entitate bakoitzeko, eta proiektuaren balorazioan lortutako puntuazioarekiko proportzionala izanen da.

6.2.6. Dirulaguntza emateko prozedura.

Norgehiagoka araubidean eginen da, eta, horretarako, aurkeztutako eskabide guztiak erkatuko dira, ezarritako balorazio irizpideen arabera. Kultur Batzordeak izanen du eskaerak ebaluatzeko ardura, eta, proiektu bakoitzaren merezimenduen arabera, funtsen banaketa proposatuko du.

6.2. Dirulaguntza izendunak.

6.2.1. Haize Berriak Bandaren hitzarmenaren helburu espezifikoak.

–Musika Bandaren jarraipena eta egonkortasun ekonomikoa bermatzea, tokiko erreferente kulturala den aldetik.

–Herritar guztientzako kontzertuak, jaietako emanaldiak nahiz jarduera pedagogiko eta hezitzaileak antolatzen laguntzea.

–Oinarrizko musika prestakuntza bultzatzea, musikari gazteak bandan sartzea sustatuz.

–Euskal kulturaren eta euskararen hedapena sustatzea, identitate ezaugarri horiek jasotzen dituzten errepertorio eta jardueren bidez.

–Udalerriko ekitaldi instituzionaletan eta jai-ekitaldietan bandaren presentzia bermatzea, eta tokiko tradizioei eusten laguntzea.

–Genero berdintasuna bultzatzea entitatearen partaidetzan eta zuzendaritza organoetan.

6.2.2. Adierazleak.

a) Udalerrian egindako kontzertuen eta emanaldien kopurua.

b) Bandaren parte-hartzea ekitaldi ofizialetan eta jaiegunetan (parte hartutako ekitaldien kopurua).

c) Bandako kide aktiboen kopurua, eta izandako bilakaera (igoeraren %).

d) Emakumeen ehunekoa bandan eta bandaren erabaki organoetan.

e) Musika bandan sartu berri diren kide gazteen kopurua.

f) Emakumeen eta/edo euskararen presentzia duten errepertorioen kopurua.

g) Kontzertuetara bertaratutako publikoaren kopurua (batez besteko okupazioaren %).

6.2.3. Baloraziorako irizpideak.

Dirulaguntza izenduna izatean, hitzarmenaren balorazioa egiteko hauek hartzen dira oinarri:

1. Hitzarmenean ezarritako kultura eta prestakuntza helburuen betetze maila.

2. Aurreikusitako urteko jarduerak behar bezala gauzatzea eta justifikatzea.

3. Udalarekin lankidetza aktiboa tokiko kultur programazioan.

4. Herritarren inplikazioa eta parte-hartzea garatutako jardueretan.

5. Genero berdintasunaren eta euskararen txertatze maila kudeaketan eta programazio artistikoan.

6.2.4. Gauzatze epea.

Urtero, indarrean den aurrekontu-ekitaldiari dagokiona.

6.2.5. 2026ko aurrekontuko zuzkidura.

1 3340 4820004 Haize Berriak bandaren hitzarmena: 24.316 euro.

6.2.6. Adjudikazio prozedura.

Udal aurrekontuan berariaz ageri diren entitateekin hitzarmen izendunak formalizatzea.

–Jarduketa plana:

  • Norgehiagoka araubideko deialdiaren oinarriak urtero prestatzea eta onartzea.
  • Aurrekontuan sartutako entitateekin sinatutako hitzarmen izendunak izapidetzea.
  • Emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egitea, ezarritako adierazleen arabera, arreta berezia jarriz genero berdintasunari, parte-hartzeari eta euskararen presentziari.

9. ildo estrategikoa.–Lehiaketak.

–Helburu estrategikoa: kultura sustatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea.

–Jaietako kartelen lehiaketa:

  • Helburu espezifikoa: parte-hartzaileak animatzea, udalerriaren eta bertako jaien irudia izanen den horretan lan egin dezaten.
  • Adierazleak: parte-hartzaileen kopurua generoaren arabera.
  • Gauzatze epea: urteko deialdiak dira.
  • 2026ko aurrekontua: 660 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 33801 2262001 Jaietako jarduerak.

–Jaietako playback lehiaketa:

  • Helburu espezifikoa: parte hartzeko jarduerak sortzea, haur eta gazteentzako aisialdi aktiboko eredu batekin.
  • Adierazleak:

a) Parte-hartzaileen kopurua generoaren arabera.

b) Euskararen presentzia.

  • Gauzatze epea: urteko deialdiak dira.
  • 2026ko aurrekontua: 200 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 33801 2262001 Jaietako jarduerak.

Kirolak

10. ildo estrategikoa.–Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea kluben eta elkarteen bidez.

–Helburu estrategikoa: kluben eta elkarteen bidez osasunerako jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, pertsonaren prestakuntzan eta garapen integralean, sozializazioan eta ongizate indibidualean laguntzen duen jarduera gisa ulertuta.

–Berariazko helburuak:

a) Kirol klubei eta elkarteei laguntzea kirol jardueren programak garatzen, lehiakorrak zein ez-lehiakorrak izan.

b) Kirol jarduera biztanleriaren sektore guztietara irits dadin sustatzea, bereziki bultzatuz emakumeen kirola eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kirola.

c) Kirol asoziazionismoa sendotzea, gizonen eta emakumeen kirolera bideratutako baliabideak berdintasunez banatuko direla bermatzeko, bai eta kirol jarduera garatzeko baliatutako hizkuntza eta irudiak berdintasunez erabiliko direla bermatzeko ere.

d) Tokiko kirol erakundeen eta Altsasuko Udaleko Kirol Zerbitzuaren arteko koordinazioa, laguntza eta lankidetza sustatzea kirol arloan.

–Adierazleak:

a) Diruz lagundu diren jardueren kopurua, aurreko urtearekin alderatuz.

b) Parte-hartzaileak, sexuaren, adinaren eta desgaitasun funtzionalaren arabera bereizita, aurreko urtearekin alderatuz.

c) Batzorde paritarioak dituzten kluben kopurua.

d) Dirulaguntzaren aurrekontuaren handitzea.

–Gauzatze epea: urteko deialdiak.

–2026ko aurrekontua.

  • 1 3410 4890001 Kirol entitateendako dirulaguntzak: 22.134,00 euro.
  • 1 33801 4820002 Jaietako kirol ikuskizunetarako dirulaguntza: 6.732,00 euro.

–Emateko prozedura: norgehiagoka eginen da.

–Jarduketa plana: deialdiaren oinarriak eginez, norgehiagoka araubidean.

11. ildo estrategikoa.–Kirola sustatzea eskola adinean.

–Helburu estrategikoa: osasunerako jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzea eskola adinean dauden haurrengan (16 urte arte), pertsonaren prestakuntzan eta garapen integralean, sozializazioan eta ongizate indibidualean laguntzen duen jarduera gisa ulertuta.

–Berariazko helburuak:

a) Parte-hartzailearen hezkuntza integralean eta beren nortasunaren garapen harmonikoan laguntzea, bai eta baldintza fisiko egokiak eta prestakuntzakoak lortzen ere, adinean aurrera egitean ere kirola egiten jarraitu ahal izateko.

b) Osasuna eta egoera fisikoa hobetzen laguntzea, eta ohitura osasungarri aktiboak sortzea.

c) Hainbat kirol modalitateren ikaskuntza teknikoa bermatzea, udalerriko kirol eskolen bidez.

d) Eskola adinean dauden eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zuzendutako kirol prestakuntza sustatzea, non hezkuntza eta aisialdi helburuak lehenetsiko diren gainerakoen gainetik.

e) Hala badagokie, kirol txapelketetan parte hartzen dela bermatzea (Nafarroako Kirol Jokoak edo aipatu helburuekin bat datozen beste txapelketa batzuk).

–Adierazleak:

a) Kirol eskola kopurua, aurreko urtekoarekin alderatuta.

b) Parte-hartzaileen kopurua sexuaren eta kirolaren arabera bereizita, aurreko urtekoarekin alderatuta.

c) Kirol eskola bakoitzeko begiraleen kopurua, aurreko urtekoarekin alderatuta.

d) Dirulaguntzaren aurrekontuaren handitzea.

e) Lehiatzeko talde kopurua kirol eskola bakoitzean, aurreko urtekoarekin alderatuta.

f) Aisialdiko talde kopurua kirol eskola bakoitzean, aurreko urtekoarekin alderatuta.

g) Kirol prestakuntza duten begiraleen ehunekoa, sexuaren eta kirolaren arabera bereizita.

h) Gogobetetze inkesten balorazioa, sexuaren eta kirol eskolaren arabera bereizita.

–Gauzatze epea: urtekoa.

–2026ko aurrekontua.

  • 1 3410 4820001 Hitzarmena Saskibaloi Eskolako Klubarekin: 19.800,00 euro.
  • 1 3410 4820002 Hitzarmena Txirrindularitza Eskolako Klubarekin: 9.898,00 euro.
  • 1 3410 4820003 Hitzarmena Futbol Eskolako Klubarekin: 41.500,00 euro.
  • 1 3410 4820004 Hitzarmena Atletismo Eskolako Klubarekin: 10.000,00 euro.
  • 1 3410 4820005 Hitzarmena Patinaje Eskolako Klubarekin: 8.900,00 euro.
  • 1 3410 4820006 Hitzarmena Pilota Eskolako Klubarekin: 17.300,00 euro.
  • 1 3410 4820007 Hitzarmena Yoseikanbudo Eskolako Klubarekin: 7.380,00 euro.
  • 1 3410 4820009 Hitzarmena Taekwondo Eskolako Klubarekin: 13.050,00 euro.
  • 1 3410 48200010 Hitzarmena Tenis Eskolako Klubarekin: 9.000,00 euro.
  • 1 3410 48200012 Hitzarmena Gimnastika Erritmikoko Eskolako Klubarekin: 13.800,00 euro.

–Emateko prozedura: dirulaguntza izendunen bidez eginen da, eta hitzarmenak formalizatuko dira herriko kirol klub eta elkarteekin.

–Jarduketa plana: hitzarmenak tramitatuko dira aurrekontuan izendun diren herriko kirol-klub eta -elkarteekin.

Gaztetasuna

12. ildo estrategikoa.–Gazteen parte-hartzea dinamizatzea eta sustatzea.

–Helburu estrategikoa: gazteen sustapena eta parte-hartzea bultzatzea, eta tokiko suspertze kulturala eta pertsonala, integrazioa eta inklusioa sustatzea. Gizarteko eta garapeneko prozesuetan parte hartzea, eta parte-hartze hori aktiboa, borondatezkoa eta informatua izan dadin lortzea. 2030 Agendaren helburu bat gazteak inplikatzea da, garapen jasangarriko lau helburutan (GJH) aipatzen baitira: hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bultzatzea, eta ikasteko aukerak sustatzea; generoen arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzea; desberdintasunak murriztea, gizarte egoera ahulean eta baztertuta dagoen populazioaren beharrei arreta berezia jarrita; eta, azkenik, klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egitea.

–Berariazko helburuak:

a) Udalerriko eguneroko bizitzan, integrazioa, berdintasuna, enplegua, prestakuntza, etxebizitza eta inklusioa bultzatzea.

b) Euskara sustatzea eta zabaltzea, jarduera espezifikoen bidez.

c) Taldekako topaketen denbora areagotzea, eta mugikorrak banaka erabiltzeko denbora murriztea.

d) Gazteen autonomia pertsonala eta emantzipazioa bultzatzea, eta prestakuntza eta informazioa ematea.

e) Gazteen bizi kalitatea hobetzea, batez ere egoera ahulenean dauden gazteena, generoagatiko alderdiak bereziki azpimarratuta.

f) Hondakinen birziklapena areagotzea.

g) Eskualdeko nerabeen arteko harremanak areagotzea.

h) Emakume gazteen aurkako sexu jazarpena eta erasoak prebenitzea.

i) Nesken ahalduntze handiagoa lortzea, eta hizkera ez-sexista eta inklusiboa erabiltzea gazteen artean.

–Adierazleak:

a) Parte-hartzaileen kopurua generoaren arabera.

b) Parte-hartzaileen adina generoaren arabera.

c) Ekintzen gogobetetze maila generoaren arabera.

d) Edukiaren azterketa.

e) Higigarrien erabilera eta antolamendua sexuaren arabera.

f) Parte-hartzearen ehunekoa, jarduera motaren arabera.

g) Genero ikuspegia duten ekintza espezifikoen erregistroa.

–Gauzatze epea: urteko deialdiak dira.

–2026ko aurrekontua:

  • 1 3370 22260901 Gazteria Batzordearen jarduerak: 1.600,00 euro, Gazteentzako informazioa korrespontsalia:
  • 1 3370 22260901 Gazteria Batzordearen jarduerak: 400,00 euro, Film laburren lehiaketa.

–Emateko prozedura: norgehiagoka eginen da.

–Jarduketa plana: deialdien oinarriak eginez.

Iragarkiaren kodea: L2606472