2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DONEZTEBE
2026erako lan publikoaren eskaintza
Alkatetzaren maiatzaren 8ko 70/2026 Ebazpenaren bidez, 2026erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako lanpostu hauek eskaintzen dira:
–Izaera: funtzionarioa. Plaza kopurua: 1. Lanpostuaren zenbakia: 8. Atezaina-zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026-2027 bitartean.
–Izaera: lan-kontratuduna. Plaza kopurua: 1. Lanpostuaren zenbakia: 19. Jantokiko laguntzailea. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Donezteben, 2026ko maiatzaren 8an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2606884