1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1388/2026 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 18an emandako 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 1132/2026 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko martxoaren 31n), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 1260/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.
Plaza hutsak aukeratuta, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1 Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2 Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste izapiderik gabe, 2026ko maiatzaren 25ean.
3 Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.
4 Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
INDUSTRIA INGENIARIEN LANPOSTUAREN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA-EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA | GIDABAIMENA |
BEZUNARTEA PASQUEL, MIKEL | 0012074 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | TRANTSIZIO ENERG. ETA DIG., ENPRESA I+G+B ETA EKINTZ. ZUZ. NAG. | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | EM | | | | |
SANCHEZ MAYAYO, ISRAEL | 0012075 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | TRANTSIZIO ENERG. ETA DIG., ENPRESA I+G+B ETA EKINTZ. ZUZ. NAG. | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | EM | | | | |
Iragarkiaren kodea: F2606246