96. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baita 2026-2027 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzearren administrazioak egiten duen ekarpenaren gehieneko zenbatekoa.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua".

Estatistikako Institutu Nazionalak liburu hezigarrietarako eta testuliburuetarako KPIaren aldaketari buruz emandako informazioaren arabera, 2025eko urteko batezbestekoen aldaketa hori %2,1ekoa izan zen, eta, beraz, 2026-2027 ikasturterako onetsitako zenbatekoak portzentaje horren arabera eguneratu behar dira.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegurako aldi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabakitzen ahal duela, liburu berriak jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eta oinarrizko heziketa zikloetan, Administrazioak, oro har, gehienez aleen %25 berritzea finantzatuko du lote berekin 5 urte baino gehiago daramaten eta horiekin jarraitzea erabaki duten ikastetxeen kasuan, eta %0,5, berriz, indarrean dauden loteak dituzten ikastetxeen kasuan.

Ale berriak eskuratzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Ikastetxeek eskatzen ahal dute testuliburuak bi urtetan berritzea, eta ez urte bakar batean. Horretarako, arrazoiak azaltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko dute, zeina Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak baimendu beharko baitu. Hortaz, ikastetxe batek berritze partzial bat egiten ahalko du ikasturte honetan, eta 2027-2028 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Bide hori aukeratuz gero, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, harik eta 2026-2027 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2026-2027 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzearren Administrazioak ikasleko egiten duen ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzea, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak ikasturtero berrituko dira, betiere hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzerik ez badute.

3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai edo irakasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2026-2027 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da doakotasun programan sartuta dauden liburu guztien artetik aukeratzen den liburu kopuruaren arabera, aplikatuz aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentajea, foru agindu honen II. eranskinean adierazita dagoen bezala.

4. Hezkuntza premia bereziak (HBP) dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 67,03 euroko zuzkidura ezarri da 2026-2027 ikasturterako, kontuan hartu gabe zein material didaktiko erabiltzen den eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, maila horietan I. eranskinean adierazitakoa aplikatuko baita.

5. Hezkuntza Departamentuak baimentzen eta finantzatzen ahalko du erabilera orokorrerako testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa ohiz kanpo erostea, zehaztuko diren kasuetan eta baldintzetan eta, betiere, berrerabilpen eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte.

6. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eta oinarrizko heziketa zikloetan, Administrazioak, oro har, gehienez aleen %25 berritzea finantzatuko du lote berekin 5 urte baino gehiago daramaten eta horiekin jarraitzea erabaki duten ikastetxeen kasuan, eta %0,5, berriz, indarrean dauden loteak dituzten ikastetxeen kasuan.

Ale berriak eskuratzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Ikastetxeek eskatzen ahal dute testuliburuak bi urtetan berritzea, eta ez urte bakar batean. Horretarako, arrazoiak azaltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko dute, zeina Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak baimendu beharko baitu. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egiten ahalko du ikasturte honetan, eta 2027-2028 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Bide hori aukeratuz gero, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, harik eta 2026-2027 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

8. Foru agindu hau garatzeko ahalmena ematen zaio Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiari.

9. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete foru agindu honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

10. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

11. Foru agindu hau eta eranskinak Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalera, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2026ko apirilaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTEAN TESTU LIBURUEN PROGRAMA FINANTZATZEKO MODULUA

IKASLE ETA IKASMAILA BAKOITZEKO GEHIENEKO ZUZKIDURAK

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

104,96 euro

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

125,20 euro

HPBak diagnostikatuta dituzten ikasleak

67,03 euro

DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

216,25 euro

HPBak diagnostikatuta dituzten ikasleak

67,03 euro

Oinarrizko heziketa zikloak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

125,20 euro

HPBak diagnostikatuta dituzten ikasleak

67,03 euro

II. ERANSKINA.–EKARPENAREN EHUNEKOA, HAUTATUTAKO LIBURUEN ARABERA

LEHEN HEZKUNTZA ETA OINARRIZKO MAILAKO
HEZIKETA ZIKLOAK

DBH

Hautatutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

Hautatutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

1

%20

1

%14

2

%40

2

%29

3

%60

3

%43

4

%80

4

%57

5 edo gehiago

%100

5

%71

6

%86

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F2606458