1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
84C/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Nafarroako metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31002005011982), erregistro honetan 2026ko apirilaren 9an sartu zena, Nafarroako Burdindegietako Enpresaburuen Elkarteak, Nafarroako Material Elektrikoaren Banatzaileen Elkarteak, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak eta Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuak 2026ko martxoaren 30ean sinatua. 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16koan, argitaratu zen aktaren zuzenketa da.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako hitzarmen kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 14an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO METALAREN MERKATARITZAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.
BILDU DA:
Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioa, honako pertsona eta ordezkaritza hauek osatua:
–Nafarroako Burdindegietako Enpresaburuen Elkartearen izenean:
- Juan Ramón Doral Brun jauna.
–Nafarroako Material Elektrikoaren Banatzaileen Elkartearen izenean:
- Javier Adiego Reta jauna.
–Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren izenean:
- Amaya Villanueva Fernández andrea.
–Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren izenean:
- Gorka Arias Ferraz jauna.
ADIERAZTEN DUTE:
2026ko otsailaren 4an, Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hitzarmeneko taulak eguneratu ziren, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Akordio hura lan agintaritza eskudunak erregistratu zuen, 2026ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez, eta 2026ko martxoaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Ikusi da, akats baten ondorioz, lehen urteko saltzaileen kategoriarako 1.496,77 euroko zenbateko eguneratua agertzen dela; eta, benetan, 1.420,52 eurokoa agertu beharko litzateke, kopuru hori ateratzen baita kategoria horrek 2025erako finkatua duen zenbatekoari eguneratzea (%0,6) aplikatuta, Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorerako hitzarmen kolektiboaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, hitzarmenaren batzorde paritarioa bildu da akats hori zuzentzeko, eta, ados jarri ondoan, hona hemen hartu diren
ERABAKIAK:
Lehenengoa.–Ikusitako akatsa zuzendu eta arteztea, berresteko 2026rako soldata tauletan, Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorerako hitzarmen kolektiboaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eguneratu ondoren, lehen urteko saltzaileen kategoriako langileentzat 1.420,52 euroko zenbatekoa agertu behar dela, eta ez 1.496,77 eurokoa, akats baten ondorioz taula eguneratuetan adierazi zen bezala.
Bigarrena.–Aurreko atalean adierazitakoa aplikatuz, aldeek erabaki dute Nafarroako metalaren merkataritzaren sektorerako 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoak diren soldata taulak onestea, akta honen eranskinean jasotako edukiaren arabera.
Hirugarrena.–Akta hau sinatu dutenek erabaki dute aktaren testua eta eranskina Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari igortzea, erregistra dezan. Berariaz eskatuko zaio behar dena xedatu dezala Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Eta, horrela ager dadin, bilera amaitu da eta bildu direnek akta hau eta eranskina sinatu dituzte, goian aipatu tokian eta egunean.
1. ERANSKINA.–NAFARROAKO METALAREN MERKATARITZAREN SOLDATA TAULAK
| EUROAK |
LEHEN TALDEA |
INGENIARIAK ETA LIZENTZIADUNAK | 2.428,91 |
LAGUNTZAILE TEKNIKOAK | 2.114,74 |
PRAKTIKANTEAK | 2.007,39 |
BIGARREN TALDEA | |
LANGILERIAREN ETA SALEROSKETEN BURUA | 2.341,89 |
KUDEATZAILEA EDO ZUZENDARI KOMERTZIALA | 2.413,49 |
SUKURTSALEKO BURUA | 2.341,89 |
ARDURADUN NAGUSIA | 2.341,89 |
SALTOKIAREN ARDURADUNA, SALEROSLEA | 2.172,63 |
BILTEGIKO BURUA | 2.172,63 |
TALDEKO BURUA | 2.172,63 |
ATALBURUA | 2.056,59 |
KOMERTZIALA | 1.831,76 |
DENDAKO SALTZAILEA, 2 URTETIK GORAKOA | 1.831,76 |
DENDAKO SALTZAILEA, BIGARREN URTEKOA | 1.564,18 |
DENDAKO SALTZAILEA, LEHEN URTEKOA | 1.420,52 |
IKASTUNA | 1.138,41 |
HIRUGARREN TALDEA | |
ADMINISTRARIEN BURUA | 2.341,89 |
ADMINISTRAZIO ATALEKO BURUA | 2.172,63 |
KONTULARIA | 2.008,29 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | 1.831,76 |
ADMINISTRARIA, 2 URTETIK GORAKOA | 1.650,60 |
LAGUNTZAILEA, 2 URTETIK BEHERAKOA | 1.485,24 |
KUTXAZAINA | 1.406,09 |
LAUGARREN TALDEA |
MARRAZKILARIAK | 2.231,65 |
ERAKUSLEIHO-APAINTZAILEAK | 1.888,89 |
OFIZIOKO PROFESIONALAK |
ZERBITZU TEKNIKOETAKO BURUA | 2.056,59 |
LANTEGIKO BURUA | 2.056,59 |
OFIZIOKO PROFESIONALAK, 1. MAILAKOAK | 1.831,76 |
OFIZIOKO PROFESIONALAK, 2. MAILAKOAK | 1.652,25 |
MORROI ESPEZIALIZATUA | 1.652,25 |
MORROIA | 1.571,41 |
IKASTUNA | 1.138,41 |
BOSGARREN TALDEA | |
ATEZAINA, ZAINDARIA, GARBITZAILEA | 1.522,84 |
Iragarkiaren kodea: F2605839